Gipuzkoa Taldean 2023-2024 deialdiko esplorazio proiektuetako onuradunak Gipuzkoako erronkei elkarrekin eragiteko talde saioan bildu dira
Dirulaguntza deialdi honen helburua Gipuzkoako erronkei modu berritzailean erantzuna emateko oinarri izan daitezkeen esplorazio proiektuak sustatzea da, besteak beste
Pasa den maiatzaren 9an, Gipuzkoa Taldean 2023-2024ko dirulaguntza deialdian onuradun izan ziren 11 esplorazio proiektuetako talde eragileetako ordezkariak bildu ziren.
Dirulaguntza deialdi honen helburua Gipuzkoako erronkei modu berritzailean erantzuna emateko oinarri izan daitezkeen esplorazio proiektuak sustatzea da, besteak beste.
Goizaren lehen zatian, proiektu guztiek euren helburuak, lankidetza eredua, nazioarteko ikuspegia txertatzeko modua eta ikerketetan emandako aurrerapausoak aurkeztu zituzten. Ondoren, esplorazio ariketa horiek ematen ari diren lehen ondorio, ikasketa eta aurkikuntzak partekatzeko aukera izan zen, proiektuek izan ditzaketen korapiloak ere mahai gainean jarriz.
Hauek dira bertaratutako eragileen proiektuak: “Kalitatea eta berrikuntza zainketetan: AEN duten pertsonen zahartze prozesuan esku hartzeko eredu batera hurbilketa” (EHU, Gautena, Zahartzaroa), “Instituzionalizatutako adinekoen eta herriko eragile eta elkarteen arteko kohesioa herri mailan sustatzeko prozesuen diseinua eta martxan jartzea” (Athlon), “Kuku” (Aptes, Donostiako Udala, Guardaplata), “Zahartzaro berria bizitza betearen ikuspegitik: gizartearen onurako belaunaldien arteko proiektua” eta “Zahartzaro berria bizitza betearen ikuspegitik: Debagoiena eskualdeko diagnostikoa eta hobetzeko ildoak” (Arizmendi, Bizipoz, Helduak Adi!), “Eradigitzen” (Iraurgi Berritzen, Izarraitz LH, Azpeitiko eta Azkoitiko udalak), “Debagoiena bailara adimentsua” (Bailara Industrial Network, Zermik, Debagoiena), “Gaztelur: etorkizuneko lurralde oreka berderako gakoak Gipuzkoan, gazteentzat eta gazteengatik” (Tinc, Asmoz Fundazioa), “Gipuzkoako landa mugikortasun jasangarriaren azterketa” (Orkestra), “Berrikuntza politikoa esploratzen: Lasarte-Orian parte-hartzearen kultura biziberritzeko ikaskuntzak” (Oreki, Ganbo Iturri, HUHEZI), “Harrera eredua berriak esploratuz” (Zabalduz).
219