Erreferentziazko zentroak berrikuntzan eta esperimentazioan
Kulturarekin eta turismoarekin lotutako gaiei buruzko proiektu estrategikoak bultzatzen dituzte Gipuzkoarako.
BADALAB
Hizkuntza berrikuntzarako laborategia, euskara biziberritzeko erreferentziazko esperimentazio gune gisa sortua.
LABe
Gastronomia digitaleko zentroa, aro digitala Gipuzkoako gastronomian integratuko duen garapen gune gisa.
Think Tank - Lantaldea
ONGIZATE ESTATUAREN ETORKIZUNAK
Hainbat arlotako (publikoa, pribatua, elkarteak, akademikoa...) adituek osatzen dute lantalde hau, eta herritarrek beren etorkizunaren ongizatea bermatzeko eskatzen dituzten funtsezko gaiei buruz gogoeta egitea, tokian tokiko esperimentazioa gauzatzea eta irtenbideak lortzea du helburu.
Ezagutu hurbilagotik taldearen lan-saioak, dokumentazioa eta zabaldutako edukia.