Ongizatearen eboluzio ez lineala | Otsailak 28
Aurrerabidea eta ongizatea eztabaidagai: Nolakoa izango da hurrengo belaunaldien etorkizuna?
“Ongizatean aurreraka joan gara hamarkadatan zehar, baina aurrerabidearen lerroa eten egin da eta jada belaunaldi batzuk aurrekoak baino okerrago biziko dira”.
Hizlariak
Albert Fert
Ikerlaria eta Fisikako Nobel Saria
Fisikari frantses ezaguna da, 1998an magnetoerresistentzia erraldoiaren (GMR) aurkikuntzagatik eta espintronika izenez ezagutzen den elektronikaren eremu berri batean egindako ikerketa aitzindariagatik. Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2007an, Peter Grünberg-ekin batera.
Carcassonnen (Frantzia) jaioa, 1976tik katedraduna izan da Paris-Sud Unibertsitatean. Gaur egun, Paris-Saclay Unibertsitateko irakasle emeritua da. 1995ean Unité Mixte de Physique CNRS/Thales sortu zuen ikertzaileetako bat izan zen.
Nobel Sariaz gain, Albert Fert-ek sari ugari jaso ditu, hala nola American Physical Society-ren International Prize for New Materials (1994), Japan Prize (2007) eta Fisikako Wolf Saria (2007). Halaber, Frantziako Zientzien Akademiako kidea da, eta Honoris Causa doktorea mundu osoko dozena bat unibertsitatetan baino gehiagotan.
2020ko urtarriletik, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikertzailea da.
Cristina Monge
Politologoa eta irakaslea Zaragozako Unibertsitatean
Politologoa eta doktorea da Zaragozako Unibertsitatean, eta soziologiako eskolak ematen ditu bertan. Haren intereseko arloak jasangarritasuna eta kalitate demokratikoa dira, eta, bereziki, trantsizio ekologikorako gobernantza. Gai hori Globernance, BC3 eta itdUPM bezalako ikerketa zentroetan edo Ecodesen patronatuan lantzen du.
Llorente y Cuenca aholkularitza enpresako eta Ethic aldizkariko aholku batzordeko kide da. Parte hartzen du Gobernu Irekiaren Foroan, Garapenerako Lankidetzaren Aholku Batzordean, eta Espainiako Gobernuko lehendakaritzaren kontuak emateko «Cumpliendo» izeneko proiektuaren aholku talde metodologikoan.
«15M: Un movimiento político para democratizar la sociedad» (2017) liburuaren egilea da, eta «Tras la indignación. 15M: Miradas desde el presente» (2021) talde lana koordinatu du. Raúl Olivánekin batera, «Hackear la Política» (2018) idatzi zuen, eta JJ Verónekin batera, «La Iniciativa Social de Mediación de los conflictos del agua en Aragón» (2019). «Más Cultura Política, Más Democracia» bildumaren koeditorea ere bada, Gedisarekin lankidetzan, eta «Más Democracia» elkarteko presidentea da.
Parte-hartzaileak
Rosa Ayerza
Alvaro Cuesta
Iñaki Iturain
Maddi Lasarte
Gaizka Segui
Ion Thalamas