Ziurgabetasuna | Martxoak 24
“Ziurgabetasunaren garaiak bizi ditugu. Inoizko inzertidunbre handieneko etorkizuna dugu aurrean”.
Azken urteotan asko entzun eta nagusitu den ideia da hau, eta askotan entzuten dugu ziurgabetasuna dela egungo garaien ezaugarri nagusietakoa. Baina, gaur egungo kontua bakarrik al da? Nolako ziurtasun faltak bizi izan dituzte gurean beste belaunaldi batzuek? Eta zerk eragiten du etorkizunera begira halako begirada inziertoa edukitzea? Galdera hauetatik abiatuta etorkizunari buruzko beldurrak, aurreikuspenak, jarrerak eta abarrak landu nahi dira gai honekin.