NATURKLIMA gobernantza klimatikoaren funtsezko eragilea izateko eta izaera publikoko diziplina anitzeko zentro gisa eratu da, eta bere lan esparrua Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Estrategia (GKAAE) da.
Nola garatzen da NATURKLIMA?
NATURKLIMA-ren ardatz nagusiak 4 jarduera-eremuen inguruan garatzen dira.
Zer lortu da edo zer lortu nahi da?
NATURKLIMA-ren helburu nagusia da Gipuzkoa klima aldaketaren erronkei aurre egin ahal izateko ahalmena duen lurraldea izatea, eta horretarako oinarrizko konpetentziak eta ezagutza garatu behar dira. Aldi berean, NATURKLIMA-k pertsona ekintzaile eta berritzaile talde handi batek bultzatutako sarea sortu nahi du, bereziki, jasangarritasunaren eta ekonomia berdearen arloan.
Galdera gehiago
- Gipuzkoako Foru Aldundiari laguntzea klima-aldaketak Gipuzkoan duen eragina aztertzen, behatzen eta kontrolatzen.
- Diagnostiko zehatza lortzeko lan egitea eta eragile ugariren ekintza dinamizatzea, klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko.
- Gipuzkoako Klima Aldaketaren Aurkako Estrategiaren aurrerapenen ebaluazio- eta jarraipen-prozesua bermatzea.
Hauek dira Naturklima - Klima Aldaketaren Institutuaren eginkizunak:
- Klima-aldaketaren behatokia.
- Recycling hub zirkularra.
- Energy hub berriztagarria.
- Lurralde-ekintza dinamizatzea.
- Herritarren informaziorako eta hezkuntzarako zentroa.
- Europako laguntzak eta funtsak mobilizatzea.
Gipuzkoako Foru Aldundia / Eusko Jaurlaritza / Besteak bestek, ekonomia zirkularraren, birziklapenaren edota eraginkortasun energetikoaren alorrean lanean ari diren sektoreetako tokiko enpresak / Unibertsitateak / Tokiko administrazioak / Teknologia zentroak / Lurraldeko gizarte eragileak / Herritarrak