Edukira joan

Mubil

MUBIL mugikortasun jasangarriaren erronkari aurre egin nahi dion proiektua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak epe luzera baliatu nahi du.

MUBIL proiektuaren jomuga Gipuzkoa elektromugikortasunari dagokionean espezializaturiko lurralde bilakatzea da, horretarako eginiko aurrerabideak ikertu eta haiek ezartzea sustatuta, eta oinarri teknologikoko negozio-eredu berriak sortuta, eta, aldi berean, jatorri fosileko energiekiko mendetasuna murriztuta.
1.Mugikortasun jasangarria
2.Irtenbide berritzaileak
3.Konpromiso energetikoa

 

 

MUBIL-ek 4 helburu nagusi ditu:

  • Lurraldearen gaitasunak aprobetxatzea, batez ere, alor honetan.
  • Ezagutza partekatzeko eta negozio berriak bideratzeko asmoz, bide berriak sustatzea.
  • Gipuzkoa, Living Lab ereduaren bitartez, elektromugikortasuna garatzeko eta energia metatzeko lurralde izatea.
  • Ekimenak erakundeen arteko lankidetza sare batean txertatzea.

 

 

Nola garatzen da MUBIL?

4 helburu nagusi horiek betetzeko, honako hauek dira MUBIL-ek garatu behar dituen 3 ardatz estrategikoak:

 

 

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

Hona hemen orain arte lortutako emaitzak:

1.MUBIL Mugikortasun Berriaren Erreferentzia Zentroa sortzea, eta energiaren biltegiratzearekin saiakuntzak egiteko laborategia, Enpresen Gunea eta ezagutza sortzeko zentroa izatea. (Otsaila, 2021)
2.Bi urtean behin egiten den Go Mobility azokaren inaugurazioa, 2018ko azaroaren 28 eta 29an. Europako Hegoaldeko mugikortasun berriaren lehen azoka industriala da Go Mobility, eta mugikortasun berriaren eta energia biltegiratzearen arloko profesionalei eta enpresei zuzenduta dago.
3.Lurraldean ibilgailuak berriz kargatzeko puntuen sarea hedatzea (Living Lab). Lankidetza hitzarmena Ibil-ekin; Ibil teknologia arloko konpainia da, eta birkarga eta mugikortasun zerbitzuak ematen ditu, ibilgailu elektrikoen birkarga azpiegituren sarea sustatzeko, energia biltegiratzeko konponbideak emateko bere apustu argi eta sendoan.
4.Smart Mobility / 4.0. Industria arloko proiektuei laguntzea.

 

 

Galdera gehiago

Etorkizunean mugikortasuna desberdina izango da. Etorkizuneko ibilgailuak elkarren artean konektatutakoak, autonomoak eta kutsadura gutxiago sortzen duten motorrekin eraikitakoak izango dira, besteak beste asko elektrikoak hain zuzen. Gipuzkoako hainbat enpresek gaur egun, automozio sektorerako pieza desberdinen hornikuntzan dihardute, eta sektorean aurreikusten den eraldaketa honek mehatxuak bai, baino hauetaz gain, aukera berriak ere sortuko dituzte enpresei begira. Eraldaketa honi etekinik gehien atera ahal izateko, ezinbestekoa da pausoak lehenbailehen ematen hasi eta posizionamendua hartzea.
Lurraldea mugikortasun berri eta elektrifikazioari dagokionean erreferentea bilakatzea nahi da. Honetarako teknikoki prest egoteaz aparte, beharrezko da Living Lab ereduaren bitartez, sektorearen ikerketa eta garapen berriak frogatzeko lurralde izatea lortu nahi da. Eraldaketa honen inguruan sortu litezkeen jarduera ekonomiko berriak aprobetxatzeko prest egon behar da, gaur egunean automozio sektorerako piezen fabrikazioan diharduten hainbat enpresei dibertsifikatzeko aukera berriak eskainiz.
Energiaren biltegiratze eta mugimendu eragile elektrikoen inguruko punta puntako azpiegitura teknologiak abian jartzeaz gain, alorreko formakuntza eta ekintzailetasun /barnekintzailetasun prozesuak ere sustatuko ditu ekimen honek, lurraldea alor honetan erreferente kokatzeko. Guzti hau lortzeko, beharrezko izango da baita ere sektorearen inguruan, Europa eta mundu mailan zer berrikuntza eta eraldatze gertatzen ari diren jarraitzea, aukera horiek gure lurraldera egokitzeko.
Helburua Gipuzkoa elektromugikortasunean espezializaturiko lurralde bilakatzea da, horretarako eginiko aurrerabideak ikertu eta haiek ezartzea sustatuta, eta oinarri teknologikoko eredu berriak sortuta. Aldi berean, jatorri fosileko energiekiko mendetasuna murriztuta. Aldi berean sektorearen eraldaketa aprobetxatzean, gaur egun sektorean diharduten hainbat enpresa birziklatu eta beste hainbat industri jarduerekin, kalitatezko enpleguak oinarri dituzten hainbat enpresa berri sortzeko ere aukera emango digu.

 

Jarraitu elkarrizketa:

Parte-hartzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia / Eusko Jaurlaritza / Elektromugikortasuna, energia biltegiratzea eta arlo horiekin lotutako sektoretako tokiko enpresak / Energiaren alorrean erreferenteak diren enpresak / Teknologia Zentroak / Unibertsitateak / Udalak / Sektoreko elkarteak eta enpresa arloko elkarteak / Nazioarte mailako erreferenteak