Edukira joan

LABe

LABe gastronomia digitalaren zentroa da, eta bere jomuga aro digitala Gipuzkoako gastronomian txertatuko duen garapen gunea izatea da.

Ikuspegi profesionalari dagokionez, LABe-k laborategi baten erabilera du, esperimentaziorako eta proiektuak eta teknologia berriak garatzeko, eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko azeleragailua ere den aldetik, gastronomiaren balio kateko eta HORECA sektoreko etorkizunaren diseinu aktiboan laguntzeko espazioa da. Herritarren erabilerari dagokionez, LABe-k elikagaiak egiteko sistema berriak eta produktuen eta lehengaien kudeaketa adimenduna sustatu nahi ditu.
1.Digital Gastronomy Lab
2.Produktuen kudeaketa adimenduna
3.Living Lab jatetxe 4.0

 

 

Nola garatzen da LABe?

LABe honako bost ardatz hauetan oinarrituta garatzen da:

 

 

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

LABe-k lortu nahi duena da XXI. mendean Gipuzkoa mundu mailako erreferente nagusietako bat izaten jarraitu dezala, bai kalitateari esker, bai elikadura osasuntsuari eta jasangarritasunari esker, eta, horrekin batera, gauza izan dadila teknologia berrien erabileraren bidez konponbideak eta negozio-eredu berriak sortu ahal izateko.

Orain arte eman diren pausoen artean, honako adibide hauek:

1.Gastronomia Digitalaren Laborategia sortzea.
2.Startup-en Azeleragailuaren negozio-eredua sortzea.
3.Livin Lab 4.0 jatetxearen negozio-eredua sortzea.
4.I+G+b arloko zentroaren negozio-eredua sortzea.
5.Gipuzkoako gastronomia ekosistemari buruzko txostena (2017).

 

 

Galdera gehiago

Gipuzkoa gastronomiaren arloko mundu mailako erreferente nagusietako bat da. Sektore hori bereziki lehiakorra eta berritzailea da, etengabe bilatzen baititu formula eta zapore berriak. Gastronomia 4.0 proiektuak teknologia berrien erabilera sustatu nahi du sukaldaritza profesionalaren eta etxekoaren arloan.
Ikuspegi profesionalari dagokionez, gastronomia digitaleko negozio azeleratzaile bat garatu nahi dugu, baita 4.0 jatetxearen ideiarekin esperimentatu eta entseguak egin ere. Herritarren ikuspegitik, elikagaiak egiteko sistema berriak eta produktuen eta lehengaien kudeaketa adimenduna sustatu nahi ditugu.
Ikerketan, sukaldaritzan eta osagaien industrian oinarrituriko esperimentazio eta entsegu espazio bat sortuko dugu, jakintza berriak sektorean aplikatu ahal izateko.
Elkarrekiko lankidetza sare bat sortzea, gastronomia eta teknologia herritarren zerbitzura jarriko dituena, sektoreko belaunaldi erreleboa bermatuko duena, eta nazioarte mailan Gipuzkoaren lidergoa indartuko duena.

 

Jarraitu elkarrizketa:

Parte-hartzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia / Donostiako Udala / Eusko Jaurlaritza / Basque Culinary Center / ACEDE Klusterra / Gipuzkoako Ostalaritza