Edukira joan

Badalab

BADALAB hizkuntza berrikuntzarako laborategia da, eta euskara biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko garaian esperimentazio gune erreferentziala bilakatzeko helburuarekin sortu da.

Euskararen biziberritzean “berrikuntza eta esperimentazioaren aldagaiak” txertatzea izango du helburu, eta, aldi berean, gizarte berrikuntzarako prozesuetan hizkuntzaren aldagaia kokatzea. Modu honetan, euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragiten saiatuko da, prototipo berriak proposatuz.

 

 

1.Hizkuntzaren berrikuntza.
2.Gizartearen berrikuntzarako proiektua.
3.Euskararen sustapena.

 

 

Nola garatzen da BADALAB?

BADALAB honako lau bide hauetatik abiatuz garatzen da:

 

 

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

BADALAB laborategiak hizkuntza gutxituak biziberritzeko garaian gune erreferentziala bilakatu nahi du. Helburu horretatik abiatuz, BADALAB-k hiru emaitza nagusi lortu nahiko lituzke bere jardunarekin.

 

1.Euskararen erabilera indartuko duen ekosistema eraberritu eta aberatsagoa lortzea.
2.Bide berriak irekiko dituzten prototipo eta gizarte proposamen berritzaileak euskaraz abiaraztea.
3.Narratiba berriak eta euskarazko bizipen zirraragarriak sorraraztea, formatu eta testuinguru anitz eta digitaletan, euskaraz momentu berriak eta gogoangarriak gehiagotan bizitzeko aukerak sortuz (aisialdian, kulturan, lanean, eta abar).

Oraindik goiz bada ere honako lorpen hauek lortu direla aurreratu daiteke:

  • BADALAB-k bere ibilbideari 2021eko uztailean ekin zion, Errenteriako Torrekua eraikinean.
  • BADALAB-k euskaraz eta euskaratik egindako proiektu berritzaileak sustatzeko asmoz, 2021eko martxoan egin zuen diru-laguntzen deialdia lehen aldiz, 132.000 euroko diru-laguntza onartuta.

 

Jarraitu elkarrizketa:

Parte-hartzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia / Langune / Elhuyar / Emun / Soziolinguistika Klusterra / Eusko Jaurlaritza / EITB