Arantzazulab gizarte-berrikuntzako laborategia da, eta Gobernantzaren berrikuntzan erreferentzia zentroa.
Nola garatzen da ARANTZAZULAB?
ARANTZAZULAB-n jardunean hiru lan ildo nagusi bereizten dira:
Zer lortu da edo zer lortu nahi da?
Arantzazulabek misio argi bat du: “Lankidetzazko Gobernantzaren inguruan ezagutza garatzeko gure herriko gunerik garrantzitsuena izatea, herrigintzaren, erakunde sistemaren eta gizarte eragileen zerbitzura egongo dena”. Gainera, bizi dugun aldaketa sakoneko garaian, gure etorkizunaz, gure herriaz eta euskal gizartearen erronken inguruan modu berritzailean hausnartzeko eta esperimentatzeko gizarte berrikuntza laborategia da Arantzazulab. Erronka konplexuen aurrean ezagutza berria, balio berriak eta egiteko modu berriak garatzeko berrikuntza ekosistemaren katalizatzaile izateko rola du, bertako zein nazioarteko askotariko eragileekin lankidetza sareak sustatuz eta eraikiz.
4 ardatz estrategiko ditu laborategiak:
Galdera gehiago
Bizi dugun eraldaketa sakoneko egungo testuinguru aldakor eta nahasian, erakunde, herritar eta gizarte antolatuaren arteko harreman eta lankidetza sarea indartuz bakarrik erantzun ahal izango diegulako gizarte gisa ditugun erronkei. Sare horiek indartzeko, etorkizuneko erakundeak, eta erakunde eta eragileen arteko harremanak zein gobernantza eredu berriak esploratzea eta aktibatzea garrantzitsua da. Alegia, gizarte berrikuntza sustatu eta gobernantzaren berrikuntzan sakondu behar da.
Zergatik da garrantzitsua Lankidetzazko Gobernantza eta gure arloa etorkizunerako? Gizarte erronkei aurre egiteko, topagune berriak behar ditugu; gizartea deliberazioan txertatzeko, sorkuntza ardatz hartuta, deliberazio eta ekintza partekatuko espazio berriak garatu behar dira, eta horrek eskatzen du, besteren artean: aktore ezberdinen arteko sareak diseinatu, artikulatu eta erraztea; gizartea aktibatzeko eta ahalduntzeko tresna eta metodologia berriak erabiltzea ; antolaketa ereduak aldatzea; ekosistemak eraginkorrak izateko finantzazio-mekanismo berriak esploratzea; lidergo partekatuak eta rol berriak aktibatzea… Horien guztien inguruan ikertu eta esperimentatu behar da. Hori da gobernantzaren berrikuntza eta hori egiten saiatzen gara gu.
Gobernantzaren berrikuntzan gure herriko gune garrantzitsuena bilakatzea da laborategiaren misioa, erakunde sistemaren eta gizarte eragileen zerbitzura egongo dena.
Batetik, hausnarketarako, ikerketarako, deliberaziorako, baterako sorkuntzarako eta esperimentaziorako espazio berritzailea, eraldatzailea eta ausarta izatea da lortu nahi dena, askotariko eragileekin lana egingo duena, lankidetza eraginkorrak eta kontsentsu sozial zabalak bilatuz. Bestetik, herritarren topagune bezala aitortza lortzea, erakunde sareak zein gizarte zibilak errekonozitu dezan Arantzazulab-en ekarpena gobernantzaren berrikuntzan eta agenda publikoaren eraikuntzan gizartea inplikatzeko: Arantzazulab-en egingo den ikerketa eta egitasmoak herritarrena kezkekin eta erronkekin lotzeaz gainera, erakunde publikoentzat zein gizarteko eragileentzat interesgarriak izatea; alegia, laborategiak garatuko dugun ezagutza, metodoak, tresnak edo egiteko moduak herrigintza prozesuekin lotzea, edota erakundeetan garatuko diren herri politikentzat interesgarriak izatea. Hori da laborategiak egin nahiko lukeen ekarpena. Eta hori guztia, Arantzazuko balioei lotuta eta tradizioari eutsiz egin nahiko genuke gainera.
Amaitzeko, Arantzazulab berrikuntza nodo eta herritarren topagune izatea da azken helburua, gizarte justuagoa, kohesionatuagoa, oparoagoa eta gizatiarragoa lortzeko.
Programa garatzeko 3 dira laborategiaren lan-ildo nagusiak: Ikerketa, Esperimentazioa eta Dibulgazioa.
Hainbat egitasmo eta proiektu abiatu ditu laborategiak, esanguratsuak diren batzuk aipatzearren. 4 elkargune/ topagune nagusi abiatu dira:
- Ikerketa Elkargunea, lurraldeko 3 unibertsitateekin.
- Euskal Herriko ko-sorkuntza ekosistema, 25 eragilerekin.
- Gobernantzaren berrikuntzan ekosistema, bertako eta nazioarteko ezagutza eragileekin.
- Nazioarteko ikerlariekin Fellowship programa, +40 nazioarteko eragileekin.
- Lehen bi urteetan + 15 esperimentazioko proiektu aktibatu dira gure lurraldeko askotariko eragilerekin, erakundeekin eta herritarrekin, lankidetzazko gobernantza sustatzeko, eta deliberazioan herritarrak eta gizartea txertatzeko. Nabarmentzekoak: Demokrazia deliberatiboa sustatzeko bi “Herritarren Batzarrak”, Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioaren markoan 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriko helburuak euskal gizartean sustatzeko egitasmoa; Lankidetzazko Gobernantzaren Mapa; Ko-sorkuntza ekosistemako esperimentuak eta berrikuntza ekosistemen finantzazio-ereduen inguruko esperimentazioko egitasmo berritzailea; Gobernantza eta teknologiaren esparrua lantzea.
- Nazioartekotzean – +10 lankidetza gauzatu dira nazioarteko eragilerekin, + 80 eragilerekin harremana egin da, eta hainbat saretako kide egin gara. “Nazio txikien aliantza” aktibatu da, herrialde aurreratu eta berritzaileekin lankidetzako proiektua.
- Mintegi eta sormen saioen antolaketa askotariko eragileekin.
- Arantzazulaben “Ezagutza Ataria” estreinatzea ezagutza dibulgatzeko.
- Arantzazuko Ondare inmaterialaren dokumentala.
Ikusi Egitasmo esanguratsuak Arantzazulab-en web orrian eta jarraitu sareetan.
Egungo kontestuak, ezagutza eta berrikuntza eskatzen du ezinbestean: ezagutza, gizarte erronken eta faktore eraldatzaile horien ulermenean sakontzeko eta nola eragingo diguten ondo interpretatzeko, eta berrikuntza, erantzunak planteatzeko eta tresna berriak artikulatzeko. Tresna berriekin esperimentatzeko ausardia eta lidergoa eskaintzen ditu Arantzazulabek. Eta finean topagune, esperimentazio berritzailerako eta hausnarketa askerako elkargunea da , erakunde publikoekin, eragile sozialekin eta herritarrekin lankidetza estuan adimen kolektibo hori garatu ahal izateko.
Arantzazulab-en ekarpen nagusiak: Gobernuen eta gizarte zibilaren arteko harreman eta lankidetza modu berrien inguruan ikertu eta esperimentatzea, tresna eta mekanismo berriak geureganatuz; Berrikuntza ekosistemen inguruko ezagutza, eta horiek eraginkorrak izateko egiturak, sareak, gaitasunak, beharrezko lidergoak eta finantzazio-ereduen inguruko proposamenak; Eragileen arteko harremanak eta gobernantza eraldatzeko teknologiaren rolaren inguruan ikastea; Nazioarteko sareekin konektatzea, gobernantzaren berrikuntzan aurreratuak diren herrialde, esperientzia, gobernu eta laborategiekin lankidetzako proiektuak; Gizarte erronken inguruko ikerketa aurreratuak.
Jarraitu elkarrizketa:
Sustatzaileak/ Zuzendaritza Batzordea
Gipuzkoako Foru Aldundia / Eusko Jaurlaritza / MONDRAGON Korporazioa/ Kutxa Fundazioa/ Frantziskotarrak / Oñatiko Udala
Ekosistema eta aliatuen sarea
Euskadiko Unibertsitateak / Gizarte berrikuntzako eragileak/ Nazioarteko sarea / Lurraldeko eragile sozialak / Lurraldeko eragile ekonomikoak / Euskal Herriko herritarrak