Edukira joan

Adinberri

ADINBERRI arreta integrala emateko zentroa da. Hala, zahartze-prozesuan eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretan erreferentzia izan nahi du.

ADINBERRI modu irekian eta lankidetzan egindako Ikerketa Aplikatua eta Teknologiaren Gune baten funtzioa betetzen du: laguntza eta osasun arloko jarduerak uztartzen ditu, baita jakintza berrien kudeaketa eta teknologia eta garapen industriala ere zahartzearen, osasungintzaren eta ongizatearen arloan.

 

 

1.Adineko pertsonentzako gizarte inklusiboa.
2.Zerbitzu berritzaileak: osasun arreta eta laguntza lekuan bertan.
3.Afektua, laguntasuna eta adiskidetasun harremanak.

 

 

Nola garatzen da ADINBERRI?

ADINBERRI 3 ardatz nagusiren bidez garatzen da:

Adinberri

 

 

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

ADINBERRI zentroaren jomuga Gipuzkoak zahartze osasungarriaren zerbitzuan, laguntza eta arreta soziosanitarioko zerbitzuaren bikaintasunean eta arlo horretako industriaren lehiakortasunean erakutsi duen berrikuntza-ahalmena maximizatzea da.

 

Lortu diren emaitzen artean, aipatzekoak dira:

 

1.ADINBERRI Erreferentzia Zentroa sortzea Pasaian.
2.Jakintza sortzea, ikerketa eta esperimentazioa (pilotajeak, saiakuntza klinikoak, eta abar).
3.ADINBERRI programako diru-laguntzen deialdia.
4.I+G+b alorrean oinarritutako 40 proiektu martxan jartzea, 6 erronkei erantzuteko.
5.3 proiektu europarretan eta EIT HEALTH, Akitania bezalako sareetan parte hartzea edota Euskadik sustatzen duen Osasunaren alorreko Digital Innovation Hub (DIH) zentroaren bitartez parte hartzea.
6.Ekosistema sanitarioko 200 eragile edo gehiagoren arteko lankidetza aktiboa ADINBERRI-n.
7.Living lab bat sortzea, esperimentazioaren eta berrikuntzaren oinarriak jarraitzen dituena.
8.Teknologia berrien ildotik, ongizateko sektoreko profesionalak prestatzeko eta sentsibilizatzeko programak.
9.ADINBERRI Kongresuaren lehen edizioa (Azaroa, 2018).
10.Berrikuntzarako Agenda Estrategikoa eratzea.

 

 

Galdera gehiago

Biztanleria zahartzea da Gipuzkoako lurraldeak jorratu behar duen erronka premiazkoenetako bat. Gure proiektuak erronka horri aurre egin nahi dio aukera gisa, eta egungo eta etorkizuneko erantzuna izan nahi du adinekoen zerbitzura egongo den arreta integraleko eta berritzaileko eredu bat zabaltzeko. Hain zuzen ere, azken helburua bizi-kalitatea hobetzea eta desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena luzatzea izanik.
AdinBerri proiektuaren helburua da gure adinekoek bizi-ohitura osasungarriak izatea, autonomia prebenitu eta luzatzeko edota eguneroko bizitzaren kontrola mantendu eta beren balioen eta lehentasunen araberako bizitza bizitzen jarraitzeko behar duten laguntza izatea belaunaldi guztientzako gizarte inklusibo eta kohesionatuaren esparruan. Gainera, Adinberrik zahartzearen inguruko ekonomia garatu eta bultzatu nahi du seniorren kolektiboari erantzuteko.

 

ADINBERRI-k jorratzen dituen erronka nagusiak 6 dira:

  • Osasunaren prebentzioa eta sustapena.
  • Etxeko arreta integrala.
  • Egoitza-arreta eredua.
  • Silver Economy: eskaintza-eskaria.
  • Baliozko zahartzea. Bizi proiektua.
  • Gizarte kohesionatua.
Zahartze Osasungarrirako Estrategia bat abian jartzea, arreta integraleko eredu berriak bultzatuko dituena ekosistemarekin lankidetzan garatuko diren produktu eta zerbitzu berritzaileak sustatuz. Pasaiako zahartzearen Erreferentzia Zentroan aztertuko dira horiek, esperimentazioaren, prebentzioari aplikatutako berrikuntzaren eta kolektibo horren ongizatearen eta osasunaren sustapenaren aldeko inbertsio irmoa.
AdinBerri, Euskadi 2030 Zientzia Teknologia eta Berrikuntza Planaren ildotik, zahartze osasungarria zeharkako hiru trakzio-ekimenetako bat bezala identifikatzen duena, aukera paregabea da Gipuzkoak berrikuntza teknologiko, sozial eta instituzionalaren arloan duen lurralde-espezializazioari laguntzeko, industria, unibertsitatea, gizarte-ekimena eta administrazio publikoa lotuz, helburu hauetara bideratutako lankidetza-esparru baten barruan:
  • Biztanleria zahartze osasuntsu batekiko sentsibilizatzea.
  • Eremu soziosanitarioan ikertzea, esperimentatzea eta berritzea.
  • Profesional berrien prestakuntza eta identifikazioa sustatzea.
  • Zahartzeari lotutako ekonomia sustatzea, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza bultzatuz (Silver Economy).

 

Jarraitu elkarrizketa:

Parte-hartzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia / Sistema soziosanitarioko eragileak, Osakidetza / Ongizate zerbitzuetako erakunde publikoak eta pribatuak / Hirugarren sektoreko eragileak edota elkarteak / I+G+b alorreko jardueretako eragileak / Unibertsitateak eta hezkuntza arloko eragileak edota erakundeak / Zaintzaile ez-profesionalak eta profesionalak / Erabiltzaileen elkarteak / Zaintza jasotzen duten pertsonak eta haren familiakideak

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Nadège Dubernard - Nazioarteko esperientziak berrikuntzan
Tine Rostgaard - Active care for frail older people in an ageing world
María López - La alimentación al servicio de la calidad de vida de las personas seniors
Karmele Acedo - Nuevos retos en la atención a las personas mayores en el domicilio
Joao O. Malva - Nazioarteko esperientziak berrikuntzan
Alfredo Alday - La teleasistencia de Euskadi: sociosanitaria, digital y personalizada
Ander Urrutikoetxea - Onconaen: Proyecto de colaboración transfronteriza en oncogeriatría
Maite Peña - Proyecto etxean bizi
Eva Salaberria - Plan de ciudad de Donostia Lagunkoia
José Luis Elosua - Envejecimiento activo solidario. La experiencia de Nagusilan
María Fernández - Programa Plus 55
Manu Olano - Cómo incorporar los valores fundamentales europeos en las para el envejecimiento
Paul McGarry - Nazioarteko esperientziak berrikuntzan
Arantxa Uranga
Rakel San Sebastian - Experiencias internacionales en innovación
Peter Varnai - Zilar ekonomia Europan
Tomás Iriondo - Proyecto ICT4SILVER
Ainhoa Aizpuru - Adinberri eta honen ekarpena garapen ekonomikoari eta lanpostuen sorkuntzari
Jesús Valero - Iniciativa FIK
FutureNi
Erakunde publikoak eta zahartze osasuntsuaren etorkizuna
Garikoitz Agote - Gipuzkoako Foru Aldundia
Jose Miguel Azkoitia - Tecnalia
Joseba Zalakain - SIIS
Adinberri - Zer esango zenioke etorkizuneko zure ni-ari?
Mayte Sancho - Vejez y heterogeneidad: Modelos de atención basados en la personalización
ADINBERRI Kongresua / Congreso ADINBERRI
Markel Olano - Irekiera: Adinberri, zahartze osasuntsurako estrategia
Julio Pérez Diaz - El reto de la vejez
Solasean +55- Koldo Aulestia-Jose Ángel Cuerda-Ignacio Ayerdi-M Carmen Garmendia-Teresa del Valle
Lide Amilibia - Estrategia vasca de envejecimiento activo
Julio Arrizabalaga - El envejecimiento como el elemento de investigación biomédica
Kai Leichsenring - Zahartze osasungarria eta epe luzerako arreta sistema integratua
Adelina Comas Herrera - Sistema soziosanitarioaren jasangarritasuna
Diego Herranz - Expectativas psicosociales ante el hogar en la vejez
Heitor Lantaron - Vivir en casa o como en casa
Marijo Moreno - Entornos para las personas con demencia
Ivan Maciá - Proyecto Captain
M. Francis Lacoste - Landetako Alzheimer hiria, proiektu berritzaile bat Akizen
Mari Luz Peña - Plan de atención a personas mayores
Esteban de Manuel - European innovation partnership on active and healthy ageing
Mª Ángeles Durán - Conversación con los periodistas Lourdes Pérez y Mariano Ferrer

Ikusi bideo gehiago