Edukira joan

2deo

Euskal ikus-entzunezkoen sektorearen topagune gisa, diziplina anitzeko taldeen lana bultzatzen du, ekoizpenean, prestakuntzan eta esperimentazioan laguntza eskainiz.

2deo ikus-entzunezko laborategia da, batez ere, ikus-entzunezko euskal sektorean lan egiten duten pertsonen topagunea izan nahi duena. Sorkuntza gunea den aldetik, euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa areagotu nahi du, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen eredu eta formatu berriak esperimentatuz eta difusio kanalak biderkatuz. Hori guztia, ikus-entzunezko sektoreko eragileekin eta herritarrekin lankidetzan.
1.Ikus-entzunezko Sektorearen Topagunea
2.Plataforma digitalen garapena
3.Ekoizpena formatu berrietan

 

 

Nola garatzen da 2deo?

2deo bost ekintzaren bidez garatzen da:

 

 

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

2deo laborategiak ikus-entzunezko proiektuekin egiten du lan: edukiak, ezaugarriak eta beharrak aztertzen du, profesionalen laguntza eskaintzen du eta baliabidea teknologikoak jartzen ditu erabiltzaileen eskura. Esperimentazioa jorratzen du ikus-entzunezkoen produkzioaren arlo guztietan: sormen prozesuetan, zabalkundean, formatuetan, estetikan edota teknologian.

 

 

Galdera gehiago

Azkarren aldatzen ari den esparruetariko bat, ikus- entzunezko edukiena da. Ikus-entzunezko kontsumoa gero eta handiagoa da, horretarako hainbat formatu eta kanal erabiltzen direlarik. Esparru honetan, euskarazko sormena ez da beste eremu batzuetan bezain azkar zabaltzen. Hori dela eta ikus- entzunezko sektorearekin partekatutako hausnarketa prozesu baten ostean, bertan parte hartzen duten eragile guztien aldetik, lehentasunezkoa ikusten da sormena eta berrikuntzaren aldeko apustu irmoa egitea.
Euskal ikus-entzunezkoen produkzioa eta kontsumoa areagotu nahi dugu, sorkuntza testuinguru berriak bultzatuz, produkzio eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta difusio kanalak biderkatuz. Hori guztia lankidetzan, ikus- entzunezko sektoreko eragileekin eta herritarrekin.
2deo 5 ekintzaren bidez garatuko da:
  • Ikus-entzunezko sektorearen aukerak identifikatzea. Nazioarteko komunitatean ematen diren joera abangoardistenak eta ikus-entzunezko behar berriak, ikus-entzunezko sektore tradizionalaz harago.
  • Sormena bultzatzeko laborategi bat sortzea.
  • Arrakasta izan dezaketen proiektuen prototipoak egitea, laborategian eta hortik kanpo, interesa izan ote dezaketen baloratuta.
  • Merkatuan produktu berritzaileak zabaltzea.
  • Sektorean harremanak erraztea, diziplina anitzeko talde lana bultzatzeko, bai sektoreko eragileen artean bai hortik kanpo.
Proiektuak sormenerako leku berriak emango dizkio gure lurraldeari; ikus- entzunezko sektorearen ekosistema aberastuz gero, biderkatu egingo da euskal ikus-entzunezko produktuen irismena. Aldi berean, co-working espazio berriak sortuko dira sortzaile, produktore eta banatzaileentzat, sormenerako eredu berriak ekar ditzaketen lan dinamika berrien eta askotariko eragileen arteko integrazioa lortuta.

 

Parte-hartzaileak

Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroa / Gipuzkoako Foru Aldundia / Eusko Jaurlaritza / EITB / Ikus-entzunezko sektoreko enpresak