Kongresuari buruz

Etorkizuna Eraikizen berrikuntza-agenda eraldatzailearen eraikuntzari buruz hausnartzeko eta aztertzeko nazioarteko topaketa. Trantsizio berde, digital eta demografiko-sozialaren erronkei erantzun nahi dien ekimena. Etorkizuna Eraikiz, autoritarismoaren eta populismoaren aurrean demokrazia indartuko duen kontratu sozial berri bat eraikitzeko erreferentziazko kasua da.

Aldaketa azkarreko prozesu batean murgilduta bizi gara eta aro aldaketa baten lekuko garela esan dezakegu. Sakonki eraldatzen dute gure mundua disrupzio teknologiko eta digitalak aldi berean sortu izanak, demografia- eta gizarte-aldaketak, klima-aldaketak eta beste hainbat aldaketek. Aldaketa horiek guztiek ziurgabetasun handia sortzen dute, eta, horregatik, aurre egin beharreko erronkak oso konplexuak dira. Hori guztia, demokrazia liberalen desafekzio politiko eta krisi handiko testuinguru batean.

 

Horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz jarri zuen martxan 2016an, eraldaketa horiei erantzuteko, trantsizio demografiko-sozialak, digitalak eta berdeak erraztuko dituen berrikuntza agenda bat eraikiz. Etorkizuna Eraikizek erreferentziazko kasua izan nahi du, autoritarismoaren eta populismoaren aurrean demokrazia indartuko duen kontratu sozial berri bat eraikitzeko.

 

Etorkizuna Eraikiz Nazioarteko Kongresu honetan hiru trantsizioei erantzun ahal izateko berrikuntza-agenda eraldatzaile bat eraikitzeko beharraren inguruan hausnarketa eta azterketa egin nahi dugu. Hain zuzen ere, azaroaren 29ko jardunaldian gai hori ikuspegi orokor batetik aztertuko dugu, eta hilaren 28ko eta 30eko jardunaldietan Etorkizuna Eraikizen gai nagusiak jorratuko ditugu: komunitatearen aktibazioaren garrantzia, enpresaren rola Etorkizuna Eraikizen eta hausnarketa estrategiko baterako lurralde-mailako gaitasunak sortzea.





Kongresu Akademiko Espezializatua

Azaroak 28 • 29 • 30

Irekiera instituzionala
Kongresuko programa nagusia
Jardunaldi tematikoa: Komunitatea
Jardunaldi tematikoa: Enpresa
Jardunaldi tematikoa: Gipuzkoa 2030

Ikusi egitarau espezializatua

Plaza irekia. Interesatzen zaizkigun gaiak

Azaroak 24 • 30

Saio didaktikoak
Proiektuen gizarteratzea
Gaurkotasunari eta etorkizunari buruzko eztabaidak
Worldcafe-ak
Podcast show-ak

Ikusi egitarau irekia

Erakusketa.
Etorkizuna
orain da  

Azaroak 24 • 30

Tabakalerako 0 solairuan. Zatoz.

Ikusi erakusketa

Aurreko edizioak

2021ko balantzea

Gipuzkoako Foru Aldundia
Deusto Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
EHU-UPV