Plaza irekia. Interesatzen zaizkizun gaiak

Etorkizuna Eraikiz Kongresuak, bere hirugarren edizioan, eztabaidarako gune publiko berria aurkezten du: PLAZA.

Aurkezpenak, workshop-ak eta gaurkotasunari eta etorkizunari buruzko eztabaidak izango dira, publiko guztiarentzat.

Bakardadeaz, bazterketaz/gizarteratzeaz, zibersegurtasunaz eta mugikortasun iraunkorraz, klima-aldaketaz, teknologia disruptiboez (metaversoa, neuromarketinga, hizkuntza-teknologiak eta abar) eta abarrez hitz egingo dugu.

Kontsultatu azaroaren 24tik 30era garatuko den agenda.

Azaroak 24

9:00 – 9:30
Plaza

Zatoz ikastaro honetara eta ezagutu itzazu, besteak beste, zeintzuk diren inguru digitaletan aurki ditzakegun arriskuak, horiei aurre egiteko neurriak, segurtasuna eta pribatutasuna babesteko aholkuak. Edozeinek jasan dezake eraso informatikoa eta horiei garaiz aurre egiteko ezinbestekoak diren gakoak ikasiko ditugu Ziur-en eskutik. // Antolazailea: ZIUR.

Ez du inskripziorik behar.

9:30 – 10:00
Plaza

Solasaldi honetan mugikortasun berriaren inguruko gakoak hizpide izango ditugu: teknologikoki egun dauden aurrerapenak, hezkuntza eta lan aukerak, Gipuzkoan erreferente diren enpresak... Zuzeneko inkesten bitartez, gazteek parte hartu ahal izango dute dibulgaziozko izaera duen ikastaroa honetan. // Antolazailea: MUBIL.

Ez du inskripziorik behar.

10:00 – 10:30
Plaza

Nola ulertzen ditugu zahartzaroa eta zahartzea? Nolakoak dira belaunaldien arteko harremanak eta nola betikotzen ditugu adinekoei buruzko estereotipoak eta aurrez pentsatutako ideiak? Adinkeriari buruz hausnartu eta eztabaidatuko dugu elkarrekin. Adinagatiko gizarte-diskriminazio mota horrek adineko pertsona askori eragiten die. // Antolazailea: ADINBERRI.

Ez du inskripziorik behar.

10:30 – 11:00
Plaza

Klima aldaketa, ekonomia zirkularra eta garapen jasangarriaren inguruan hausnartuko dugu ikastaro honetan. Nola egin diezaiokegu aurre mundu mailako erronka honi? Etorkizunera begira, zer egin dezakegu gure txikitasunetik? Errealitate ukaezina izanik, funtsezkoa da ingurumenarekiko eta garapen jasangarriarekiko kontzientzia eta ardura izatea. // Antolazailea: NATURKLIMA.

Ez du inskripziorik behar.

11:30 – 12:30
Plaza

Gizarte bazterkeria eta gizarte inklusiorako prozesuen gakoak landuko dira gizarteratze prozesuan sartuan dauden pertsona, profesional eta ikasleen bizipenetatik abiatuta. Hausnarketa argazki erakusketa batetik hasiko da. // Antolazailea: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA.

Ikusi bideoa

15:00 – 16:00
Plaza

Migranteek gure mugan ere baduten oztopoaz.

Egunero, Europarako bidean Afrikatik etortzen diren migranteak Irundik pasatzen saiatzen dira. Bidaia luze eta neketsua egiten dute eta azken txanpan daudenean, Frantziako poliziak enegarren oztopoa jartzen die. Egungo Europar Batasunean, mugarik badago edo ez dago? Eta egotekotan, zer da? Muga ala harresi bat? // Antolazailea: EITB PODKAST.

Ez du inskripziorik behar.

16:30 – 17:30
Plaza

Jarduera honen bitartez, lehen sektorearen errendimendua hobetzea ardatz duen proiektu baten barruan egiten ari diren hausnarketak gizarteratuko dira. Herritarren lehentasunak jaso, eta lehen sektorea indartzeko gipuzkoarrek beregain hartu nahiko zituzketen kostuak identifikatuko dira. // Antolazailea: DEUSTUKO UNIBERTSITATEA.

Ez du inskripziorik behar.

9:00 – 22:00
Planta 0. Tabakalera

Orainaldiak –zureak, nireak eta guztionak– kezkatzen bazaitu, erakusketa hau zuretzako da. Bizi dugun herria, gure gizartea, gero eta berdinzaleagoa eta justuagoa izatea nahi duzulako; ingurumena eta planeta errespetatuko duena; ekonomia aurreratua eta kalitatezko enplegua bultzatuko duena.

Azaroak 25

9:00 – 9:30
Plaza

Zatoz ikastaro honetara eta ezagutu itzazu, besteak beste, zeintzuk diren inguru digitaletan aurki ditzakegun arriskuak, horiei aurre egiteko neurriak, segurtasuna eta pribatutasuna babesteko aholkuak. Edozeinek jasan dezake eraso informatikoa eta horiei garaiz aurre egiteko ezinbestekoak diren gakoak ikasiko ditugu Ziur-en eskutik. // Antolazailea: ZIUR.

Ez du inskripziorik behar.

9:30 – 10:00
Plaza

Solasaldi honetan mugikortasun berriaren inguruko gakoak hizpide izango ditugu: teknologikoki egun dauden aurrerapenak, hezkuntza eta lan aukerak, Gipuzkoan erreferente diren enpresak... Zuzeneko inkesten bitartez, gazteek parte hartu ahal izango dute dibulgaziozko izaera duen ikastaroa honetan. // Antolazailea: MUBIL.

Ez du inskripziorik behar.

10:00 – 10:30
Plaza

Nola ulertzen ditugu zahartzaroa eta zahartzea? Nolakoak dira belaunaldien arteko harremanak eta nola betikotzen ditugu adinekoei buruzko estereotipoak eta aurrez pentsatutako ideiak? Adinkeriari buruz hausnartu eta eztabaidatuko dugu elkarrekin. Adinagatiko gizarte-diskriminazio mota horrek adineko pertsona askori eragiten die. // Antolazailea: ADINBERRI.

Ez du inskripziorik behar.

10:30 – 11:00
Plaza

Klima aldaketa, ekonomia zirkularra eta garapen jasangarriaren inguruan hausnartuko dugu ikastaro honetan. Nola egin diezaiokegu aurre mundu mailako erronka honi? Etorkizunera begira, zer egin dezakegu gure txikitasunetik? Errealitate ukaezina izanik, funtsezkoa da ingurumenarekiko eta garapen jasangarriarekiko kontzientzia eta ardura izatea. // Antolazailea: NATURKLIMA

Ez du inskripziorik behar.

12:00 – 13:00
Plaza

Erakunde eta gizarte zibilaren arteko gobernantza edo harreman ereduaren eraldaketan genero berdintasunaren garrantziaz elkarrizketa ireki nahi da. Arantzazulab-ek gidatuta, Impact Hub Donostiak koordinatzen duen “The Break” fellowship programako Europar Batasuneko 20 emakume ekintzailek hartuko dute parte solasaldian. Emakume ekintzaile taldea Gipuzkoan da trebakuntza programaren baitan bertako enpresa eta proiektu berritzaileak ezagutzen, eta hori probestuko dugu, “Gobernantzaren eta genero berdintasunaren” arteko erlazioan beraien ikuspuntua galdetzeko eta solasaldia izateko: Zein lotura daude generoa eta gobernantza eredu desberdinen artean? Gizarteak erakundeekin harreman ereduak aldatzeko non daude gakoak? Genero berdintasunak zein ekarpen egin dezake erakundeekin dugun harreman ereduaren eraldaketan? Emakumearen begirada gobernantzaren esparruan txertatzeak zein aukera irekitzen ditu? Zein dira emakumeek bereziki erakundeetan inkorporatu ditzaketen trebetasunak? Gizarte erronkei aurre egiteko emakume ekintzaileen begirada zergatik da garrantzitsua? // Antolazailea: ARANTZAZULAB

Ikusi bideoa

16:00 – 16:30
Plaza

Herritarrak sistema politikora gerturatzeko bideak.

Herritarrak geroz eta urrunago daude erakunde publikoetatik eta sistema politikotik. Aitzitik egungo gizarte-erronka konplexuei aurre egiteko, gizarte plural eta anitzeko herritarren ahotsa jasotzea ezinbestekoa da, agenda publikoan herritarren parte-hartzea areagotzeko. Nola egin aurre arrakala horri? Azken urteetan herritarrak politika publikoetan modu esanguratsuan inplikatzeko modu berriak martxan dira, gobernantza eredu berriak aldarrikatuz. Eredu horien artean deliberazio-olatuaz hitz egiten da, eta Herritarren Batzarrak delakoak hedatzen ari dira. Baita gurean ere, bi Herritarren Batzar abiatu dira hainbat erakunderen artean lankidetzan sustatuta: Tolosako Herritarren Batzarra (Ongizate zein osasun emozionalaren eta lankidetza publiko-komunitarioaren inguruan) eta Gipuzkoako Herritarren Batzarra (Landa eremua eta klima larrialdia uztartuz). Bi Herritarren Batzar hauen erakunde sustatzaileek Herritarren Batzarren ereduaren inguruan solasaldia irekiko dute: herritarrak politika publikoetan inplikatzeko eredu honen inguruko aukerak, erronkak, esperientziak eta ikasketak partekatuz. // Antolazailea: ARANTZAZULAB.

Ikusi bideoa

17:00 – 18:00
Plaza

Erronka kolektiboa.

Gero eta indibidualizatuagoa den mundu honetan, nahi ez den bakardadea XXI. mendeko erronka handienetako bat da. Egoera asegarria da, eta, ziurrenik, pertsona guztien eta giza komunitate guztien bizi-ibilbidean aurkituko dugu. Gipuzkoan, 55 urtetik gorako pertsonen % 29,5 sentitzen da bakarrik, nahiz eta % 5,5ek soilik onartzen duen argi eta garbi. Datuen desberdintasun hori, funtsean, bakardadeei lotutako estigma sozialari zor zaio, fenomeno isila eta askotan ikusezina baita. Zaila egiten zaigu onartzea bakarrik sentitzen garela, kontzeptu horren inguruan ideia orokor bat dagoelako, eta ideia horrek negatibotzat jotzen duelako. Horregatik da hain garrantzitsua bakardadeak elkarrizketa publiko positibo, zorrotz, ez estigmatizatzaile eta, batez ere, ahalduntzaile baten parte izatea. Asko izan dira azken urteotan beren energia gehienak era askotako ekimenen bidez bakardadeak zuzenean edo zeharka jorratzera bideratu dituzten gizarte-erakundeak. Topaketa honetan, haien ordezkaritza handi batekin hitz egingo dugu bakardade-esperientzia eta -egoerei buruz eta horiei aurre egiteko moduari buruz. // Antolatzailea: ADINBERRI.

Ikusi bideoa

18:00 – 19:00
Prisma

Desinformatuta bizi gara?.

Infomediaren aroan bizi gara. Gainkarga informatiboa dugu. Benetan informatuta edo desinformatuta bizi gara? Nola eragiten digu desinformazioak? Clara Jimenez Cruz Maldita.es-eko fundatzaile eta CEOak fenomeno hau ulertzen lagunduko digu eta desinformazioari aurre egiteko oinarrizko gakoak eskainiko dizkigu. // Hizlaria: CLARA JIMÉNEZ.

Ikusi bideoa

9:00 – 22:00
Planta 0. Tabakalera

Orainaldiak –zureak, nireak eta guztionak– kezkatzen bazaitu, erakusketa hau zuretzako da. Bizi dugun herria, gure gizartea, gero eta berdinzaleagoa eta justuagoa izatea nahi duzulako; ingurumena eta planeta errespetatuko duena; ekonomia aurreratua eta kalitatezko enplegua bultzatuko duena.

Azaroak 26

11:00 – 14:00
Plaza
Medialab

Plastikoaren birziklapenari eta haren aplikazio praktiko eta sortzaileei buruz gehiago ikasi nahi al duzu?

Plastikoaren birziklapenari eta ekonomia zirkularraren esparruko aplikazio praktiko eta sortzaileei buruzko jakin-minak mugitzen bazaitu, ezin duzu galdu jarduera hau. Ekonomia zirkularrari, plastikoari eta horien birziklapenari buruzko tailer dibulgatzaile eta praktiko honetan, parte-hartzaileek plastikoak hondakinen mural batean sailkatzen ikasiko dute eta birrindu egingo dituzte, azkenik, injekzio bidez birziklatutako plastikozko mosketoi bat sortzeko. 3 orduko tailerra izango da, lehenik ordu erdiko dibulgaziozko lehen zatiarekin PLAZAn, eta gainerakoa jarduera praktikoekin eta makineriarekin Tabakalerako Medialab gunean. Aurretiaz izena eman behar da. Plaza mugatuak. // Antolatzaileak: NATURKLIMA, MAZEDONIA DISEINU ELKARTEA eta TABAKALERA MEDIALAB.

Azaroak 27

Azaroak 28

10:00 – 11:30
Plaza

Zure gustuak iragartzea ez da zientzia fikzioa.

Merkatu-azterketen eta komunikazioaren etorkizunerako funtsezko tresna izango den Neuromarketinga zer den eta zertarako den ezagutuko dugu saio honetan. Gainera, honen aplikazioan erabiltzen diren tresna eta metrika desberdinak ezagutuko ditugu. Eta zientzia hau hobeto ulertzen lagunduko diguten arrakastazko kasu errealak erakutsiko dizkigute. // Hizlaria: JON ELZO // Antolatzailea: GURA MARKETIN.

Ikusi bideoa

16:00 – 17:30
Plaza

Gazteon Sarelan programako gazte eta gazte-unibertsitarioen arteko topaketa bat izango da helduarora igarotzeko esperientziak trukatzeko. Bereziki, egoera zaurgarrian dauden gazteen emantzipazioan jarriko da fokua. // Antolatzailea: Deustuko Unibertsitatea.

18:30 – 20:00
Patio

Ibilgailuaren eta kirolaren oraina eta etorkizuna.

Automobilaren merkatuak aldaketa eta ziurgabetasun garaia bizi du. Ibilgailu elektrikoa eskuratzea ekonomikoki zaila da gizartearen gehiengo zabalarentzat; kargatzeko azpiegituraren hedapenak ibilbide luzea du aurretik; eta ziurgabetasuna areagotu egiten da agertzen den propultsio-teknologia eta araudi berri bakoitzeko. TALK honetan ibilgailuaren orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu Arturo Pérez de Lucia AEDIVEko zuzendari nagusiarekin. AEDIVEk industriaren, teknologiaren eta mugikortasun elektrikoaren zerbitzuen balio-katea biltzen ditu.

Elektrifikazioarekin adimen artifiziala ere iritsi da ibilgailura. Baina AI beste sektore batzuk ere iraultzen ari da, hala nola kirola, eta bereziki futbola. Horretaz hitz egingo digu Esteban Granerok TALK honetan. Esteban, Errealeko futbolari ohia izateaz gain, kirolean espezializatutako adimen artifizialeko Olocip enpresaren sortzailea eta CEOa ere bada. Estebanekin hitz egingo dugu adimen artifizialak nola laguntzen duen erabakiak hartzen eta ziurgabetasuna gutxitzen.

Hizlariak: ARTURO PEREZ DE LUCÍA eta ESTEBAN GRANERO

Izena eman

19:30 – 21:00
Plaza

Estefania Molina eta Alan Barroso influencerrek Alex Padillak eta Ainhoa Etxebarriak zuzenean aurkeztuko duten Podcast-ean hartuko dute parte. Gaurkotasuneko influencer hauek kongresuko gai nagusiak izango dituzte hizketagai publikoarekin egingo den zuzeneko podcast saio honetan.

Ikusi bideoa

9:00 – 22:00
Planta 0. Tabakalera

Orainaldiak –zureak, nireak eta guztionak– kezkatzen bazaitu, erakusketa hau zuretzako da. Bizi dugun herria, gure gizartea, gero eta berdinzaleagoa eta justuagoa izatea nahi duzulako; ingurumena eta planeta errespetatuko duena; ekonomia aurreratua eta kalitatezko enplegua bultzatuko duena.

Azaroak 29

10:00 – 11:30
Plaza

Euskara eta hizkuntza teknologien bilakaera hizketagai.

Ikerketa berri batzuk diote hizkuntza teknologiek baldintzatuko dutela hizkuntza gutxituen biziraupena, eta ez hiztun kopuruak. Zenbateraino da egia aurreikuspen hau? Zein da euskararen osasuna hizkuntza teknologietan? Ze indargune, ahulezia eta erronka dauzka euskarak hizkuntza teknologien esparruan? Galdera hauei erantzuna eman nahian jarriko ditugu solasean EHU-ko HiTZ zentroaren, Elhuyarren eta Vicomtech-en ordezkari bana. Topaketa honetan baita, Mycroft.eus euskarazko bozgorailu adimenduna ezagutzeko aukera izango dugu. Zatoz eta parte hartu zure galdera eta iritziekin. // BADALAB-en laguntzarekin antolatuta.

Izena eman

17:00 – 20:00
Plaza
Medialab

Plastikoaren birziklapenari eta haren aplikazio praktiko eta sortzaileei buruz gehiago ikasi nahi al duzu?

Plastikoaren birziklapenari eta ekonomia zirkularraren esparruko aplikazio praktiko eta sortzaileei buruzko jakin-minak mugitzen bazaitu, ezin duzu galdu jarduera hau. Ekonomia zirkularrari, plastikoari eta horien birziklapenari buruzko tailer dibulgatzaile eta praktiko honetan, parte-hartzaileek plastikoak hondakinen mural batean sailkatzen ikasiko dute eta birrindu egingo dituzte, azkenik, injekzio bidez birziklatutako plastikozko mosketoi bat sortzeko. 3 orduko tailerra izango da, lehenik ordu erdiko dibulgaziozko lehen zatiarekin PLAZAn, eta gainerakoa jarduera praktikoekin eta makineriarekin Tabakalerako Medialab gunean. Aurretiaz izena eman behar da. Plaza mugatuak. // Antolatzaileak: NATURKLIMA, MAZEDONIA DISEINU ELKARTEA eta TABAKALERA MEDIALAB.

Izena eman

19:30 – 21:00
Plaza

Beers & Politicsen edizio berri bat Donostian. Aurten, Kiko Llaneras izango dugu, ingeniaritzan doktorea eta idazlea, eta El País egunkariko datu eta grafikoen artikulugilea. "Piensa claro" liburua argitaratu berri du. Garagardo batzuk edateko aukeraz gain, komunikazio politikoaz hitz egiteko topaketa. Gehien dakitenengatik gauza berriak ikasteko aukera, baita elkarrizketak eta harreman berriak sortzeko ere. // Hizlaria: KIKO LLANERAS.

Ikusi bideoa

9:00 – 22:00
Planta 0. Tabakalera

Orainaldiak –zureak, nireak eta guztionak– kezkatzen bazaitu, erakusketa hau zuretzako da. Bizi dugun herria, gure gizartea, gero eta berdinzaleagoa eta justuagoa izatea nahi duzulako; ingurumena eta planeta errespetatuko duena; ekonomia aurreratua eta kalitatezko enplegua bultzatuko duena.

Ez du inskripziorik behar.

Azaroak 30

09:00 – 10:30
Plaza

Ez du inskripziorik behar.

11:00 – 12:30
Plaza

Etorkizuna Eraikizen turismo adimendunaren ildoa aurkeztuko da saio honetan, ondoren, ""world café"" metodologiaren bidez, ekitaldian parte hartu duten pertsonen iritzia jasotzeko. Belaunaldi desberdinetako pertsonak elkartuko dira, iraunkortasunaren eta turismoaren inguruko hausnarketak bultzatzeko. Helburua da aldaketarako prestasuna identifikatzea, turismo-jardueraren karbono-aztarna murrizteko. // Antolazailea: DEUSTO UNIBERTSITATEA.

Ez du inskripziorik behar.

9:00 – 22:00
Planta 0. Tabakalera

Orainaldiak –zureak, nireak eta guztionak– kezkatzen bazaitu, erakusketa hau zuretzako da. Bizi dugun herria, gure gizartea, gero eta berdinzaleagoa eta justuagoa izatea nahi duzulako; ingurumena eta planeta errespetatuko duena; ekonomia aurreratua eta kalitatezko enplegua bultzatuko duena.

Gainera, Etorkizuna Eraikiz Kongresuan

Kongresu Akademiko Espezializatua

Azaroak 28 • 29 • 30

Irekiera instituzionala
Kongresuko programa nagusia
Jardunaldi tematikoa: Komunitatea
Jardunaldi tematikoa: Enpresa
Jardunaldi tematikoa: Gipuzkoa 2030

Ikusi egitarau espezializatua

Erakusketa. Etorkizuna orain da

Azaroak 24 • 30

Tabakalerako 0 solairuan. Zatoz.

Ikusi erakusketa

Gipuzkoako Foru Aldundia
Deusto Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
EHU-UPV