Programa

Azaroaren 28a

Komunitateranzko trantsizioak eraikitzea: gaitasun kolektiboak indartzen

Hausnarketa egingo dugu abian dauden trantsizio sozial handiei eta horiek gaitasun berrien ikuspegitik sortzen dituzten erronkei buruz. Halaber, saiatuko gara herritartasun sozial baten oinarriak (bir)eraikitzeko beharrezkoak diren elementuak identifikatzen, zehazki, hurbiltasunerantz eta zainketarantz biratzeko premiarekin, munizipalismotik, herritartasun sozialetik, zainketetatik eta ekintza komunitariotik abiatuta; eta gobernantza termino demokratikoetan, parte-hartzaileetan eta harremanetakoetan birformulatu ahal izateko beharrezkoa den norabide aldaketa demokratikoa eta harremanezkoa identifikatzen.

9:45-10:00

Irekiera instituzionala

10:00-11:00

Ponentzia nagusia: Komunitateranzko trantsizioak eraikitzea: gaitasun kolektiboak indartzen.

Hizlari: Gemma Ubasart

11:00-12:15

Mahai-ingurua: gaitasunak indartzeko begiradak.

Mahai-inguruan hiru begirada ekarri nahi ditugu:

Gaitasunak indartzeko balioak. Trantsizio horiek egin ahal izateko, Euskadin nagusi diren gizarte balioek nola eragiten duten ere jakin behar dugu.

Hizlari: María Silvestre Cabrera


Lekuak: hirigintzaren begirada. Lekuek, neurri batean, harremanak baldintzatzen dituzte. Gaitasun kolektiboak indartu ahal izateko, beharrezkoa da hiriak eta herriak planifikatzea, topaketarako eta sozializatzeko espazioak lehenetsiz.

Hizlari: Martin Ferran Zubillaga


Eragileak: ekintza komunitarioa. Euskadin, gaitasun kolektiboak daude: lan esperientziak komunitatean, komunitatearekin eta komunitatearen alde, gizarte inklusioko eta eraldaketako prozesuak sortzea bilatzen dutenak.

Hizlari: Andoni Zulaika Arriaga

12:15-12:30

Ondorioak: beste kontakizun batzuetarako hariak.

Hizlari: Felix Arrieta Frutos

Azaroaren 29a

Berrikuntzako agenda eraldatzaile bat eraikitzea: Etorkizuna Eraikiz kasua, 7 urteko ibilbidea

Etorkizuna Eraikizen Nazioarteko Kongresu honetan hausnarketa eta azterketa egin nahi dugu, trantsizio demografiko-sozial, digital eta berdeei erantzuteko berrikuntza-agenda eraldatzailea eraikitzeko beharrari buruz. Ildo horretan, Etorkizuna Eraikizek erreferentziazko kasua izan nahi du kontratu sozial berri bat eraikitzeko, autoritarismoaren eta populismoaren aurrean demokrazia indartuko duena.

9:15-9:45

Irekiera instituzionala.

9:45-10:30

Lankidetzazko Gobernantza. Etorkizuna Eraikiz kasuaren aurkezpena.

Aurkezpena: Geert Bouckaert
Hizlari: Xabier Barandiaran

Etorkizuna Eraikiz kasua:Lankidetzazko Gobernantza eraikitzen ziurgabetasun garaian. Etorkizuna Eraikizen irakaspenak.

10:30-11:15

Esparru-ponentzia, kontratu sozial berri bat eraikitzeko agenda eraldatzaile baten beharrari buruzkoa.

Hizlari: Antón Costas

11:15-11:45

Atsedena-kafea.

11:45-12:30

Elkarrizketa-mahaia, Etorkizuna Eraikizek trantsizio demografiko-sozialari emandako erantzunak ikuspegi sistemiko batetik aztertzeko.

Partaideak: Maite Peña, Josu Gago eta Koldobike Olabide

12:30-13:15

Esteban Granerok zuzendutako mahaia, Etorkizuna Eraikizek trantsizio teknologiko-digitalari emandako erantzunak ikuspegi sistemiko batetik aztertzeko.

Partaideak: Jabier Larrañaga, Ane Insausti eta Román Orús

13:15-14:00

Elkarrizketa-mahaia, Etorkizuna Eraikizek trantsizio berdeari emandako erantzunak ikuspegi sistemiko batetik aztertzeko.

14:00-15:00

Bazkaria.

15:00-16:30

Etorkizuna Eraikizen agendari buruzko kontrastea, parte hartzea eta eztabaida.

Partaideak: Geert Bouckaert, Xabier Barandiaran eta Anton Costas

16:30-17:30

Esparru-ponentzia, kapital sozialak etorkizuna eraikitzeko duen garrantziari buruzkoa.

Aurkezpena: María José Canel
Hizlari: Maureen Taylor

Azaroaren 30a

Enpresak eraldaketa prozesuan duen inplikazioa

Enpresek oso rol garrantzitsua dute, trantsizio digital, berde eta sozio-sanitarioei aurre egiteko garatu behar den eraldaketa-prozesuan aurrera egiteko; horretarako, hiru trantsizio horiek dakarten garapen sozioekonomikorako aukera aprobetxatzen da.
Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateak arreta berezia eskaini dio gai honi, enpresak eraldaketa prozesu horretan lagunduz. Jardunaldi honetan, trantsizio horiek dakartzaten erronkei buruzko gogoeta egingo da, eta Gipuzkoako enpresekin batera egindako esperientziak aurkeztuko dira.

9:30-9:50

Irekiera instituzionala.

9:50-10:30

Lankidetzazko eraldaketa ekonomiko-digitalaren inpaktuak.

Hizlaria: Trebor Scholz

10:30-11:00

Trantsizio teknologiko-digitala. Erronkak eta esperientziak Gipuzkoako enpresekin.

Hizlaria: Urko Zurutuza

11:00-11:20

Atsedena-kafea.

11:20-11:50

Negozio jasangarrien trantsizioa. Erronkak eta esperientziak Gipuzkoako enpresekin.

Hizlariak: Jon Aldazabal, Josune Prieto eta Unai de Vicente

11:50-12:20

Trantsizio soziosanitarioa. Erronkak eta esperientziak elikadura osasungarriaren eta zahartze aktiboaren eremuan.

Hizlaria: Usune Etxeberria Aranburu

12:20-12:50

Parte-hartzea. Enpresen baterako parte-hartzea eta baterako erantzukizuna garatzeko erronkak eta esperientziak.

Hizlariak: Oier Imaz eta Igor Ortega

12:50-13:00

Itxiera instituzionala.

Azaroaren 30a

Ikuspegi partekatu bat eraikitzea eta adostea, Gipuzkoa 2030

Hamarkada honetan, eraldaketa sakona ari da gertatzen, besteak beste, ekonomian, osasunean eta zaintzetan, zientzian eta teknologian (gizarte eleaniztun baten), edo lurraldearen kudeaketan (klima aldaketa betean). Erronka gobernantza-eredu bat aurkitzea da, gizarte eragile askok partekatu ahalko dutena, aldez aurretik eraikitako politika publikoak integratuz eta babestuz.
Testuinguru horretan, Etorkizuna Eraikiz Nazioarteko Kongresuaren saioa sorkuntza partekatuko prozesuei buruzkoa izango da, herritarren eta unibertsitatearen partaidetzarekin, Gipuzkoa barruan eta kanpoan. Helburua 2030. urtean finkatu da, baina kontuan hartuta zer gertatuko den horren aurretik eta ondoren, eta orain arte lankidetzazko gobernantzako dinamiketan parte hartu ez duten pertsonen iritzia entzun nahi da.

15:00-15:15

Irekiera instituzionala.

15:15-16:15

Ponentzia nagusia: Unibertsitate komunitatearen eta tokiko eragileen arteko ikuspegi partekatua eraikitzea: bitarteko ehunaren garrantzia.

Hizlaria: Carlos Mataix

16:15-16:45

Atsedena-kafea.

16:45-18:15

Mahai-ingurua, ikuspegi partekatu horren arlo desberdinetan adostasun puntuak bilatzeko:

Moderatzailea: Antonio Casado
• Ikertzaile nabarmena osasunaren, ongizatearen eta zainketen eremuan
• Ikertzaile nabarmena zientzia eta teknologia eleaniztunen eremuan
• Ikertzaile nabarmena ekonomia, enpresa eta berrikuntzaren eremuan
• Ikertzaile nabarmena lurraldearen, ingurumenaren eta klima aldaketaren eremuan

18:15-18:30

Amaierako kontakizuna.

Hizlaria: Txetxu Ausin