Azaroak 25
12:00 - 13:00
Plaza

Gobernantza eta generoa

Ez du inskripziorik behar.

 

Nolakoa behar luke genero-ikuspegia barne hartzen duen gobernantzak?

Erakunde eta gizarte zibilaren arteko gobernantza edo harreman ereduaren eraldaketan genero berdintasunaren garrantziaz elkarrizketa ireki nahi da. Arantzazulab-ek gidatuta, Impact Hub Donostiak koordinatzen duen “The Break” fellowship programako Europar Batasuneko 20 emakume ekintzailek hartuko dute parte solasaldian.

Emakume ekintzaile taldea Gipuzkoan da trebakuntza programaren baitan bertako enpresa eta proiektu berritzaileak ezagutzen, eta hori probestuko dugu, “Gobernantzaren eta genero berdintasunaren” arteko erlazioan beraien ikuspuntua galdetzeko eta solasaldia izateko: Zein lotura daude generoa eta gobernantza eredu desberdinen artean? Gizarteak erakundeekin harreman ereduak aldatzeko non daude gakoak? Genero berdintasunak zein ekarpen egin dezake erakundeekin dugun harreman ereduaren eraldaketan? Emakumearen begirada gobernantzaren esparruan txertatzeak zein aukera irekitzen ditu? Zein dira emakumeek bereziki erakundeetan inkorporatu ditzaketen trebetasunak? Gizarte erronkei aurre egiteko emakume ekintzaileen begirada zergatik da garrantzitsua?

Antolatzailea: ARANTZAZULAB.

Kongresu Akademiko Espezializatua

Azaroak 28 • 29 • 30

Irekiera instituzionala
Kongresuko programa nagusia
Jardunaldi tematikoa: Komunitatea
Jardunaldi tematikoa: Enpresa
Jardunaldi tematikoa: Gipuzkoa 2030

Ikusi egitarau espezializatua

Plaza irekia. Interesatzen zaizkigun gaiak

Azaroak 24 • 30

Saio didaktikoak
Proiektuen gizarteratzea
Gaurkotasunari eta etorkizunari buruzko eztabaidak
Worldcafe-ak
Podcast show-ak

Ikusi egitarau irekia

Erakusketa.
Etorkizuna
orain da  

Azaroak 24 • 30

Tabakalerako 0 solairuan. Zatoz.

Ikusi erakusketa

Gipuzkoako Foru Aldundia
Deusto Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
EHU-UPV