app store
google play

APP Gipuzkoa Events

Etorkizuna Eraikiz Kongresua eskuragarri dago jada Gipuzkoa_Events aplikazioan, kongresuaren informazio guztia eskura izateko modurik onena.

Deskargatu eta instalatu ondoren, app-ak aukera emango dizu egitaraua egunka, espazioka, ordutegika eta hizlarien arabera kontsultatzeko, eta aretoetara sartzeko QR akreditazioa eskura izango duzu beti. Halaber, app-aren bidez zure galdera eta iritziekin aktiboki parte hartu ahal izango duzu hala aurreikusten duten jardueretan.

Nabigazioa oso intuitiboa eta erraza da. Zeure agenda sortu ahal izango duzu zure aurkezpen gogokoenekin, eta hasi aurretik jakinarazpenak jaso, gehien interesatzen zaizuna ez galtzeko.

Kongresu Akademiko Espezializatua

Azaroak 28 • 29 • 30

Irekiera instituzionala
Kongresuko programa nagusia
Jardunaldi tematikoa: Komunitatea
Jardunaldi tematikoa: Enpresa
Jardunaldi tematikoa: Gipuzkoa 2030

Ikusi egitarau espezializatua

Plaza irekia. Interesatzen zaizkigun gaiak

Azaroak 24 • 30

Saio didaktikoak
Proiektuen gizarteratzea
Gaurkotasunari eta etorkizunari buruzko eztabaidak
Worldcafe-ak
Podcast show-ak

Ikusi egitarau irekia

Erakusketa.
Etorkizuna
orain da  

Azaroak 24 • 30

Tabakalerako 0 solairuan. Zatoz.

Ikusi erakusketa

Gipuzkoako Foru Aldundia
Deusto Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
EHU-UPV