Kongresu Akademiko Espezializatuaren programa

Etorkizuna gaur da, orain da.

Trantsizio digitala, soziala eta berdea orainaldian gertatzen ari dira dagoeneko.Etorkizuna Eraikiz Nazioarteko Kongresu honetan hiru trantsizioei erantzun ahal izateko berrikuntza-agenda eraldatzaile bat eraikitzeko beharraren inguruan hausnarketa eta azterketa egin nahi dugu. Hain zuzen ere, azaroaren 29ko egitarau nagusian gai hori ikuspegi orokor batetik aztertuko dugu, eta hilaren 28ko eta 30eko jardunaldi tematikoetan Etorkizuna Eraikizen gai zehatzak jorratuko ditugu: komunitatearen aktibazioaren garrantzia, enpresaren rola Etorkizuna Eraikizen eta hausnarketa estrategiko baterako lurralde-mailako gaitasunak sortzea.

Irekiera instituzionala

Hilak 28
9:15 – 9:35
Patio

Irekiera instituzionala.

Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria, Markel Olano Arrese Gipuzkoako diputatu nagusia.

Ikusi bideoa

Hilak 28
9:35 – 10:00
Patio

Solasaldia: Unibertsitatearen egitekoa gizartearen eraldaketan.

Eva Ferreira (EHU-UPVko errektorea), Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitateko errektorea), Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitateko errektorea).

Ikusi bideoa

Hilak 28
10:05 – 11:00
Patio

"Etorkizuna Eraikiz" dokumentalaren estreinaldia.

Ikusi bideoa

Programa nagusia

Etorkizuna Eraikizen Nazioarteko Kongresu honetan hausnarketa eta azterketa egin nahi dugu, trantsizio demografiko-sozial, digital eta berdeei erantzuteko berrikuntza-agenda eraldatzailea eraikitzeko beharrari buruz. Ildo horretan, Etorkizuna Eraikizek erreferentziazko kasua izan nahi du kontratu sozial berri bat eraikitzeko, autoritarismoaren eta populismoaren aurrean demokrazia indartuko duena.

Hilak 29
9:00 - 9:45
Patio

Lankidetzazko Gobernantza. Etorkizuna Eraikiz kasuaren aurkezpena.

Hizlariak: Xabier Barandiaran Irastorza eta Alfonso Unceta. Moderatzailea: María José Canel.

Etorkizuna Eraikiz kasua: Lankidetzazko Gobernantza eraikitzen ziurgabetasun garaian. Etorkizuna Eraikizen irakaspenak.

Hilak 29
9:45 - 10:30
Patio

Esparru-ponentzia, kontratu sozial berri bat eraikitzeko agenda eraldatzaile baten beharrari buruzkoa.

Hizlaria: Antón Costas

Hilak 29
10:30 - 11:30
Patio

Esteban Granerok zuzendutako panela, Etorkizuna Eraikizek trantsizio teknologiko-digitalari emandako erantzunak ikuspegi sistemiko batetik aztertzeko.

Partaideak: Jabier Larrañaga, Ane Insausti eta Román Orús.

Hilak 29
11:30 - 12:00

Atsedena / Egitarau akademiko-espezializatu nagusia.

Hilak 29
12:00 - 13:00
Patio

Elkarrizketa-panela, Etorkizuna Eraikizek trantsizio demografiko-sozialari emandako erantzunak ikuspegi sistemiko batetik aztertzeko.

Partaideak: Maite Peña López, Josu Gago eta Eva Salaberria Artano.

Hilak 29
13:00 - 14:00
Patio

Elkarrizketa-panela, Etorkizuna Eraikizek trantsizio berdeari emandako erantzunak ikuspegi sistemiko batetik aztertzeko.

Partaideak: Jose Ignacio Asensio, Monica Pedreira eta Antxon Olabe.

Hilak 29
14:00 - 15:30

Atsedena / Egitarau akademiko-espezializatu nagusia.

Hilak 29
15:30 - 16:45
Patio

Etorkizuna Eraikizen agendari buruzko kontrastea, parte hartzea eta eztabaida.

Hilak 29
16:45 - 17:45
Patio

Esparru-ponentzia, kapital sozialak etorkizuna eraikitzeko duen garrantziari buruzkoa.

Aurkezpena: María José Canel.
Hizlaria: Maureen Taylor.

Jardunaldi tematikoa: Komunitatea

Hausnarketa egingo dugu abian dauden trantsizio sozial handiei eta horiek gaitasun berrien ikuspegitik sortzen dituzten erronkei buruz. Halaber, saiatuko gara herritartasun sozial baten oinarriak (bir)eraikitzeko beharrezkoak diren elementuak identifikatzen, zehazki, hurbiltasunerantz eta zainketarantz biratzeko premiarekin, munizipalismotik, herritartasun sozialetik, zainketetatik eta ekintza komunitariotik abiatuta; eta gobernantza termino demokratikoetan, parte-hartzaileetan eta harremanetakoetan birformulatu ahal izateko beharrezkoa den norabide aldaketa demokratikoa eta harremanezkoa identifikatzen.

Hilak 28
11:45 - 12:45
Patio

Ponentzia nagusia: Komunitateranzko trantsizioak eraikitzea: gaitasun kolektiboak indartzen.

Hizlaria: Xavier Godás Pérez.

Gizarte gisa egin behar dugun funtsezko trantsizioetako baten sorburuan dago interdependentziaren errealitatea onartu beharra eta hurbiltasuna eta zaintzak gizarte eredu berri baten ardatz gisa kokatu beharra. Horretarako, aurrera egin behar dugu trantsizio hori egitea ahalbidetuko duten gaitasun kolektiboak identifikatzen: ekintza kolektiboa definituz, eragileak identifikatuz eta harremanen kudeaketa erraztuko duen antolatzeko eta gizarte-ekintzako gaitasunak hobetuz.

Hilak 28
12:45 - 14:00
Patio

Mahai-ingurua: gaitasunak indartzeko begiradak.

Mahai-inguruan lau begirada ekarri nahi ditugu:

Gaitasunak indartzeko balioak. Trantsizio horiek egin ahal izateko, Euskadin nagusi diren gizarte balioek nola eragiten duten ere jakin behar dugu. Ba al ditugu gaitasun kolektibo horiek? Zein da abiapuntu dugun oinarria bide horretan aurrera egin ahal izateko?

Hizlaria: María Silvestre Cabrera.


Lekuak: hirigintzaren begirada. Lekuek, neurri batean, harremanak baldintzatzen dituzte. Hirigintza ere, oinarri dituen balioen isla da. Gaitasun kolektiboak indartu ahal izateko, beharrezkoa da hiriak eta herriak planifikatzea, topaketarako eta sozializatzeko espazioak lehenetsiz.Hiri diseinuak sortzen al du gizarte harremanak ehuntzeko aukera ematen duen elkarrizketarik?

Hizlaria: Martin Ferran Zubillaga.


Eragileak: Administrazioaren ekintza komunitarioa. Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean diseinatu du Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Gunean ekintza komunitarioa sustatzeko esparru kontzeptual, estrategiko eta operatibo bat, non ekintza komunitarioak bultzatzeko rolak eta estrategiak definitu diren.

Hizlaria: Itziar Calvo Garmendia.


Eragileak: Erakundeen ekintza komunitarioa. Euskadin, gaitasun kolektiboak daude: komunitatean, komunitatearekin eta komunitatearen alde lan egiteko esperientziak, gizarte inklusioko eta eraldaketako prozesuak sortzea bilatzen dutenak.

Hizlaria: Andoni Zulaika Arriaga.

Jardunaldi tematikoa: Enpresa

Enpresek oso rol garrantzitsua dute, trantsizio digital, berde eta sozio-sanitarioei aurre egiteko garatu behar den eraldaketa-prozesuan aurrera egiteko; horretarako, hiru trantsizio horiek dakarten garapen sozioekonomikorako aukera aprobetxatzen da.
Ildo horretan, Mondragon Unibertsitateak arreta berezia eskaini dio gai honi, enpresak eraldaketa prozesu horretan lagunduz. Jardunaldi honetan, trantsizio horiek dakartzaten erronkei buruzko gogoeta egingo da, eta Gipuzkoako enpresekin batera egindako esperientziak aurkeztuko dira.

Hilak 30
9:30 - 9:45
Patio

Irekiera.

Jon Altuna: Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa.

Hilak 30
9:45 - 10:25
Patio

Lankidetzazko eraldaketa ekonomiko-digitalaren inpaktuak.

Hizlaria: Francesca Martinelli.

Hilak 30
10:25 - 10:55
Patio

Trantsizio teknologiko-digitala. Erronkak eta esperientziak Gipuzkoako enpresekin.

Hizlaria: Urko Zurutuza.

Gipuzkoa, historikoki industriala izan den lurraldea, eraldaketa digitalean murgilduta dago bete-betean. Mundu mailan lehiatu beharrak dirua, denbora eta pertsonengan inbertitzera behartzen du. Egin beharreko ahalegina garrantzitsua da, baina bidearen amaieran Gipuzkoako enpresa industrialei aukera sorta bat irekiko zaie klabe digitalean, betiko erronkei heltzeko (gehiago ekoiztea, hobeto ekoiztea, merkeago ekoiztea) beste ikuspegi batetik. MGEPek Gipuzkoako enpresekin trantsizio digitalean jorratzen ari den erronkak eta esperientziak aurkezten ditu, datuek bultzatuta.

Hilak 30
10:55 - 11:15

Atsedena / Jardunaldi tematikoa: enpresa.

Hilak 30
11:15 - 11:45
Patio

Negozio jasangarrien trantsizioa. Erronkak eta esperientziak Gipuzkoako enpresekin.

Hizlariak: Jon Aldazabal, Josune Prieto eta Unai de Vicente.

Etorkizuna Eraikiz programaren bitartez, MU Enpresagintzak hainbat esperimentazio proiektu garatu ditu Gipuzkoako industria, banaketa eta finantza sektoreko enpresekin. Horietan, epe laburreko ustiapen- eta eraginkortasun-gaitasunak epe ertain eta luzean negozio-aukera berriak baliatzeko beharrezkoak diren esplorazio- eta berrikuntza-gaitasunekin barnean egituratzeko modu eraginkor gisa identifikatu da antolaketa-eredu anbidiestroa. Esplorazioari dagokionez, egiaztatu da hura garatzeko palanka nagusietako bat berrikuntzaren eta barne-ekintzailetzaren kultura hedatua sortzea eta mantentzea dela. Ildo horretan, esplorazio moduan lan egin dugu hainbat enpresarekin, negozio-prozesu linealetatik negozio-prozesu zirkular iraunkorretara igarotzeko, bai ekonomia- eta gizarte-mailan, bai ingurumen-mailan.

Hilak 30
11:45 - 12:15
Patio

Trantsizio soziosanitarioa. Erronkak eta esperientziak elikadura osasungarriaren eta zahartze aktiboaren eremuan.

Hizlaria: Usune Etxeberria Aranburu.

Munduko biztanleria jasaten ari den aldaketa handienetako bat hazteko eta zahartzeko prozesua da. Datozen hamarkadetarako aurkezten den egoera demografikoarekin lotutako joera hori trantsizio sozial eta sanitarioaren erronka garrantzitsuenetako bat da. Elikadura osasungarria kontuan hartu beharreko faktoreetako bat da zahartze aktiboa sustatzeko orduan. Horregatik, BCC Innovationek (Basque Culinary Center) bi alderdi osagarri ditu: alde batetik, elikadura berritzailea lantzen du, seniorrei zuzendutako balio gastronomiko handiko elikagaien garapenaren bidez, indartsu azaleratzen den merkatu-nitxo bati erantzuteko; eta, bestetik, gaixotasun kronikoak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko elikadura osasungarrian oinarritutako zerbitzu aurreratuak garatzera bideratutako I+G proiektuak lantzen ditu.

Hilak 30
12:15 - 12:45
Patio

Parte hartzea eta erantzukidetasuna kooperatibetan garatzeko erronkak eta bideak.

Hizlaria: Igor Ortega.

MONDRAGONen kooperatibismoaren inguruan, erantzunkidetasunak garrantzi berezia hartu du hausnarketa-prozesuetan eta taldearen gizarte- eta enpresa-politiken definizioan. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako lanaren esparruan, Ikasketa Kooperatiboen LANKI Institutuak hainbat proiektu egin ditu gai horri heltzeko. Ikerketa-ekintza prozesu honen mugarri berri batek elkartekidearen rolean begirada finkatzera garamatza: Posible al da, kooperatiben egungo errealitatean, erakundeko bazkide guztien arteko erantzunkidetasunaren kultura indartzea? Prozesuaren ondorioz, elkartekideen jokabide arduratsuaren jarraibideak identifikatu eta definitu ditugu, eta erantzunkidetasunaren kultura sustatzeko antolamendu-baldintzak identifikatu ditugu.

Hilak 30
12:45 - 13:00
Patio

Itxiera.

Jon Altuna: Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa.

Jardunaldi tematikoa: Gipuzkoa 2030

Hamarkada honetan, eraldaketa sakona ari da gertatzen, besteak beste, ekonomian, osasunean eta zaintzetan, zientzian eta teknologian (gizarte eleaniztun baten), edo lurraldearen kudeaketan (klima aldaketa betean). Erronka gobernantza-eredu bat aurkitzea da, gizarte eragile askok partekatu ahalko dutena, aldez aurretik eraikitako politika publikoak integratuz eta babestuz.
Testuinguru horretan, Etorkizuna Eraikiz Nazioarteko Kongresuaren saioa sorkuntza partekatuko prozesuei buruzkoa izango da, herritarren eta unibertsitatearen partaidetzarekin, Gipuzkoa barruan eta kanpoan. Helburua 2030. urtean finkatu da, baina kontuan hartuta zer gertatuko den horren aurretik eta ondoren, eta orain arte lankidetzazko gobernantzako dinamiketan parte hartu ez duten pertsonen iritzia entzun nahi da.

Hilak 30
15:00 - 16:00
Patio

Ponentzia nagusia: Unibertsitate komunitatearen eta tokiko eragileen arteko ikuspegi partekatua eraikitzea: bitarteko ehunaren garrantzia.

Hizlaria: Carlos Mataix.

Hilak 30
16:00 - 16:30

Atsedena / Jardunaldi tematikoa: Gipuzkoa 2030.

Hilak 30
16:30 - 18:00
Patio

Mahai-ingurua, ikuspegi partekatu horren arlo desberdinetan adostasun puntuak bilatzeko.

Moderatzailea: Antonio Casado.

  • Lidia Caño Pérez: Zientzia esperimentaletan doktorea, eta IHGEL proiektuaren koordinatzailea EHUn.
  • Juana Goizueta Vértiz: Gizarte zientzietan eta juridikoetan doktorea, eta EHUko Zuzenbide Fakultateko dekano ohia.
  • Cristina Peña Rodriguez: Materialen Ingeniaritzan doktorea eta Ekonomia Zirkularreko Enpresa-Gelaren Zuzendaria GFA-EHU.
  • Ana Isabel Vergara Iraeta: Osasun arloko zientzietan doktorea, eta EHUko Psikologia Fakultateko dekano ohia.
Hilak 30
18:00 - 18:15
Patio

Amaierako kontakizuna.

Hizlaria: Jon Umerez.

Gainera, Etorkizuna Eraikiz Kongresuan

Plaza irekia. Interesatzen zaizkizun gaiak

Azaroak 24 • 30

Saio didaktikoak
Proiektuen gizarteratzea
Gaurkotasunari eta etorkizunari buruzko eztabaidak
Worldcafe-ak
Podcast show-ak

Ikusi egitarau irekia

Erakusketa.
Etorkizuna orain da

Azaroak 24 • 30

Tabakalerako 0 solairuan. Zatoz.

Ikusi erakusketa

Gipuzkoako Foru Aldundia
Deusto Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
EHU-UPV