Presupuestos Abiertos
Martxan
Aurrekontu Irekiak

Guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna eraiki dezagun.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusiak sustatzen duen ekimena da. Bere eginkizunen artean ditu, besteak beste: herritarren eta Foru Aldundiaren arteko elkarrizketa aktiborako eta komunikazio zuzenerako bideak irekitzea. Prozesu honi esker, herritarrek euren kezkak, nahiak eta iradokizunak adierazteko modua izaten dute, ekitaldi bakoitzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak egiten direnean. 2018an, lehen aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aurrekontu Irekietan parte hartzeko deialdia ireki zuen.
1.Zuzenean eta modu irekian elkarrekin hitz egiteko.
2.Pertsonen lehentasunak ezagutu eta entzuteko.
3.Aukerak kontrastatzeko, erabakiak hartzeko.

 

 

Nola garatzen da ekimena?

Aurrekontu Irekiak urtero egiten den ekimena da; halaber, ibilian ibiliz ikasten den esperientziak eta jasotzen diren iritziak prozesu bakoitza hobetzen laguntzen dute. Hala ere, 5 izan dira Aurrekontu Irekien 4 deialdi hauetan guztietan burutu diren ohiko faseak:

Zer lortu da edo zer lortu nahi da?

GFAk bultzatzen dituen Aurrekontu Irekien azken 4 deialdi hauetan zehar parte hartu duten pertsonak 11.600 izan dira, eta jaso dira 22.100 proposamen, Gipuzkoarentzat garrantzi berezia duten alorrei estu lotutakoak. GFAk jakin izan du gipuzkoarren lehentasunak zein diren garbi entzuten, eta 3.5 milioi euro bideratu ditu, azken urte hauetan guztietan, herritarrek proposatu dituzten proiektuak abian jartzera.

 

 

Nork hartzen du parte prozesuan?

  • GFAko Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza Nagusia.
  • GFAko Departamentuak eta Zuzendaritzak.
  • Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea.
  • Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua.
  • 16 urtetik gorako gipuzkoarrak.

 

 

Honako hauek dira Aurrekontu Irekietan aukeratutako proiektuen adibide batzuk

Gaixotasun larrien aurkako ikerketa sustatzea

Aurrekontuak: 2020

Bozkak: 9417

Gaia: Ekonomiaren sustapena

Klimarekiko konpromisoa

Aurrekontuak: 2020

Bozkak: 8372

Gaia: Ingurunea

Indarkeria matxista prebenitzea gazteen artean

Aurrekontuak: 2020

Bozkak: 7618

Gaia: Generoa

Izango zara 2020: Gaztei zuzendutako bekak

Aurrekontuak: 2020

Bozkak: 6529

Gaia: Gazteria

Gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonen arretarako zentroa

Aurrekontuak: 2020

Bozkak: 6520

Gaia: Soziala

Bertako produktuen kontsumoa sustatzea

Aurrekontuak: 2020

Bozkak: 6493

Gaia: Enplegua eta Susperraldi ekonomikoa

 

Lotutako edukia

Dokumentuak