Proiektu honen helburu nagusia da pertsona nagusiekin esku hartzen duten eragileen mapa eta haien esku-hartzearen diagnostikoa, hobetzeko ildoak eta etorkizuneko plangintza egitea
Zer lortu nahi dugu?
Biztanleriaren zahartzea erronka handia da gizartearentzat eta zientziarentzat gaur egun. Debagoienako egungo errealitateak (eskualde horretan, biztanleriaren % 24,3k 65 urte edo gehiago ditu) erakusten du Gipuzkoa osoan gertatzen ari dena eta datozen urteetan gertatuko dena, hots, aldaketa demografiko handia. Horregatik, datozen urteetarako biztanleriaren prospekzioari buruzko azterketa sakona egitea proposatzen da, baita errealitate horri hobeto nola aurre egin ere.
Biztanleriaren zahartze horrek aldaketa handia eragingo du zahartzaroa eta zahartzea ulertzeko moduan. Hori dela eta, proiektu honen helburu nagusia da pertsona nagusiekin esku hartzen duten eragileen mapa eta haien esku-hartzearen diagnostikoa, hobetzeko ildoak eta etorkizuneko plangintza egitea, hori guztia Bizitza Betearen ikuspegitik.
Nola lortuko dugu?
Prozesua bi fase nagusitan gauzatu da:
Alde batetik, Debagoienako bailaran pertsona nagusiekin esku hartzen duten eragile guztiak identifikatu dira, herriz herri. Identifikatutako eragileei buruzko informazio zehatza biltzen duen datu-basea sortzeko prozesu sistematiko bat garatu da. Horretarako, Excel taula bat egin da eragile horien informazio guztia biltzeko.
Bestetik, identifikatutako eragile horiei inkesta bat betetzea eskatuko zaie, informazio zehatzagoa eta kualitatiboagoa lortzeko. Horri esker, Debagoieneko adinekoen zaintzan inplikatutako eragileen ikuspegi osoagoa eta askotarikoagoa lortu da.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek Debagoienako eragileen sarea ulertzeko oinarri sendoa emango digu, eta ikuspegi integral bat ere eskainiko digu. Diagnostikoan oinarrituz, Debagoienako eskualdean parte hartzen duten eragileen informazioarekin, etorkizun hurbileko (5 urte) plangintzaren proposamena landu dezakegu eta hobetzeko ildoetan zehaztu.
Oraingoz, proiektua esplorazio lerroan kokatzen da bakarrik, baina horrek aukera emango digu haren irismena eta plangintzaren bideragarritasuna ikusteko. Era berean, aukera emango digu beste lurralde unitate batzuetara transferitzeko aukera aztertzeko.
2023
- Arizmendi LH
- Helduak adi!
- Bizipoz