Atzealdea UrolanEkin

Urolan-Ekinen helburua lan-ingurune erakargarriak lortzea eta esku hartzeko programak ezartzea da, merkatuak eskatzen dituen gaitasunak lortzeko, diziplina anitzeko eragileekin lankidetzan.

Kohesio Soziala
Enplegua
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Urolan Ekin proiektua

Zer lortu nahi dugu?

Urolan-Ekin proiektuaren bidez, Urola Kostako Mankomunitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Urola Kostako Lanbide Heziketako zentroek, enpresekin lankidetzan, erronka bati heldu nahi diote: gazteak lan-merkatuan sartzea, gazte langabeen eta tokiko langileen beharrak identifikatzea eskualdeko egungo merkatura egokitzeko, esku-hartze plan zehatzak eta praktikoak egiteko. Bestalde, Urolan-Ekinek langile potentzialentzat erakargarriak izateko enpresek beharko lituzketen ezaugarriak erakutsi nahi dizkie erakundeei. Urolan-Ekinen helburua lan-ingurune erakargarriak lortzea eta esku hartzeko programak ezartzea da, merkatuak eskatzen dituen gaitasunak lortzeko, diziplina anitzeko eragileekin lankidetzan.

 

Nola lortuko dugu?

Gauzak beste modu batera egin nahi dira, orain arte egindakoa eta emaitzarik eman ez duena zalantzan jarriz, esperimentaziorako eta esploraziorako espazioa kontuan hartuz, eztabaida berriak sartuz eta ahalik eta mailarik praktikoenera murriztuz. Proiektu hau diziplina anitzeko eragileen lankidetzarekin garatzen da: ikertzaileak, enpresak, Lanbide Heziketako zentroak eta Eskualdeko Garapen Agentzia. Urolan-Ekinen garapenean urrats hauek eman dira:

  • Proiektuaren kudeaketa.
  • Komunikazioa.
  • Eragileen sarearen prestakuntza.
  • Eskualdeko diagnostikoa.
  • Esku hartzeko plana.
  • Ondorengo urratsak.

 

Zer ekar diezaguke?

Urolan-Ekin proiektuak ekarpen hau egiten dio lurraldeari:

  • Unibertsitateen, Lanbide Heziketako Zentroen eta Garapen Agentzien arteko baterako esku-hartzeen hausnarketan eta plangintzan laguntzea.
  • Arazoari erantzuteko esku-hartzeak abian jartzea enpresetako langileentzat, lana bilatzen ari diren gazteentzat eta
  • Lanbide Heziketako ikasleentzat.
  • Gaur egun enpresek enpresaren hazkundean laguntzeko behar dituzten gaitasunak lantzea.
  • Talentu gazteen ihesa saihestea.
  • Eskualdeko erakundeetan lan-testuinguru erakargarriak lortzea.
Deialdia

2018

Parte-hartzaileak
  • Urola Kostako Udal Elkartea
  • Mondragon Unibertsitatea