Proiektuaren ardatza eskualdez gaindiko konexioak diseinatzea, esperimentatzea eta sistematizatzea da, eskualde-nodoaren inguruan adostasun politikoa lortzen lagunduko duten proiektuak eta programak ezartzeko.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuaren ardatza eskualdez gaindiko konexioak diseinatzea, esperimentatzea eta sistematizatzea da, eskualde-nodoaren inguruan adostasun politikoa lortzen lagunduko duten proiektuak eta programak ezartzeko. Horretarako, ElkarEKIN Lanean programaren proiektu bat hautatzen da, eta elkarlaneko gobernantza-prozedurak aplikatzen zaizkio, gobernantza-eredua praxitik sendotzeko.
Nola lortuko dugu?
Hori guztia Urola Garaiko gizarteratze eta laneratze sarearekin, Urola Garaiko industria foroarekin eta Urola Garaiko mahai sozioekonomikoarekin lan egiten duten eskualde guneen eta konexioen bidez lortzen da.
Zer ekar diezaguke?
Urola Garaiko industria-foroa finkatzeak eta mahai sozioekonomikoa aktibatzeak eskualdez gaindiko erakundeekiko harremanak eta loturak definitzen eta dokumentatzen lagunduko dute, jardunbide egokien adibide gisa erabiltzeko informazio-materialak garatzeko.
2020
- UGGASA