Atzealdea Urola Erdia eta Urola Garaiko landa-eremua balioztatu: eraldaketa, kontsumo zirkularra eta digitalizazioa oinarri izanik

Proiektu honekin Urola Garaiko eta Urola Erdiko lehen sektoreko produktuaren transformazioa bultzatu nahi da, ekonomia zirkularraren ikuspegitik.

Ingurumena
Ekonomia
Iraunkortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Ekonomia zirkularra

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honekin Urola Garaiko eta Urola Erdiko lehen sektoreko produktuaren transformazioa bultzatu nahi da, ekonomia zirkularraren ikuspegitik. Ekonomia zirkularra ekoizpen- eta kontsumo- eredu bat da eta material eta produktuak ahal den guztietan berrerabiltzean datza. Gainera, proiektu honek, digitalizazioaren bidez herritarren kontzientzia bultzatu nahi da eta herritar eta produktorearen arteko hartu-emana areagotu.

 

Nola lortuko dugu?

Multi-Actor Approach metodologia erabiliko dugu horretarako. Hemen, ezagutza osagarria duten profesional ezberdinek batera lan egingo dute azken erabiltzaileen arazoetan eta aukeretan zentratzeko eta haien benetako beharrak beteko dituzten irtenbide berritzaileak garatzeko. Bestalde, proiektuak ez du analisirik sortu nahi, baizik eta zalantzak argitu nahi ditu eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko hartu-eman digitalaren bitartez, lehen sektoreko produktuak modu berritzailean nola transformatu hobe ulertu nahi du.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honi esker lehen sektoreko produktuaren transformazio digitala bultzatuko da Urola Erdian eta Urola Garaian. Gainera, landa-eremua balioesten lagunduko du.

 

Zer lortu dugu?

Lortutako gauzarik garrantzitsuena da egitasmoak aurrera egin ahala entitate ezberdinen arteko lankidetza sendotu egin dela partaide aldetik eta kalitate aldetik ere bai. Horrek guztiak ilusioa sortu du etenaldian zegoen egitasmoa berriz eskuartean hartzeko eta bestelako ikuspegi eta dimentsio bat emateko.

Deialdia

2020

Parte-hartzaileak
  • EKAI Center Fundazioa
  • Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza

 

Lotutako edukia

Dokumentuak