Atzealdea Unibertsitateko ikasleen agentzia aktibatzea Gipuzkoako genero-desberdintasunen kudeaketan

UPV/EHU-ko Gipuzkoako campuseko unibertsoa oinarri hartuta, goi-mailako ikasketa prozesuetan ematen diren genero desberdintasunen diagnostiko kuantitatiboa eta kualitatiboa

Berdintasuna eta Kontziliazioa
Gazteria
Hezkuntza
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Martxan
Unibertsitateko ikasleen agentzia aktibatzea Gipuzkoako genero-desberdintasunen kudeaketan

Zer lortu nahi dugu?

Goi-mailako ikasketa prozesuetan erreproduzitzen diren genero desberdintasunak ikusarazi nahi ditugu, lortutako ezagutza hezkuntza prozesu desberdinetan ematen diren desberdintasunei aurre egiteko tresna praktiko bihurtu, desberdintasunen aurrean ikasleen agentzia eta euren arteko lankidetza eta akonpainamendua sustatu nahi ditugu eta ikasleen bizipen eta ikuspuntuetatik abiatuta genero desberdintasunei aurre egiteko neurriak proposatu.

 

Nola lortuko dugu?

Ikerketak diagnostiko kuantitatiboa, deliberaziorako mekanismoak, irakasleei zuzendutako formakuntza eta ikasleen arteko mentoretza estrategia bat uztartzen ditu.

Diagnostiko kuantitatiboa UPV/EHU-ko Gipuzkoako campuseko graduetako ikasleei zuzendutako galdetegien bidez gauzatuko da. Deliberazioa, Gipuzkoako campuseko ikasleei zuzendutako 3 foro deliberatiboen bidez. Formakuntza, euren jarduna esparru akademikotik kanpo garatzen duten hezkuntzako profesionalei zuzendutako ikastaro baten bidez, materialak, ikerketa-prozesuak utzitako ebidentziak, metodologiak eta ebaluazio tresnak jasoko dituena. Azkenik, mentoretza estrategia sartu berriak diren neska ikasleei zuzendua egongo da, sartu berriak diren neska ikasleei bidelaguntza egiteko, eta desberdintasunen aurkako jarrera proaktibo eta kritikoak sustatzeko.

 

Zer ekar diezaguke?

UPV/EHU-ko Gipuzkoako campuseko unibertsoa oinarri hartuta, goi-mailako ikasketa prozesuetan ematen diren genero desberdintasunen diagnostiko kuantitatibo eta kualitatibo bat.

Goi-mailako ikasketa prozesuetan ematen diren genero desberdintasunak diagnostikatzeko eta kudeatzeko tresna eta proposamenak, ikasleen begirada erdigunean jarriz.

Ikasleen agentzia eta ikuspuntu kritikoa aktibatzen duten prozesuak sustatzea.

Proiektuaren erreplikagarritasuna eta eskalatzea. Erreplikagarritasunak esan nahi du proiektu esperimental hau beste ikasketa espazio batzuetara hedatzea, eta eskalatzeak egitasmoa bestelako eskala instituzional anbiziotsuagoetara eramatea.

 

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • CLACSO
  • Aradia Coop.
  • Emakunde