Atzealdea UKEM nodoa

Urola Kostako eskualderako eskualde mailako gobernantza egituraren “ordenamendu” berria aurkezten dugu.

Gobernantza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
soka

Zer lortu nahi dugu?

Urola Kostako eskualderako eskualde mailako gobernantza egituraren “ordenamendu” berria aurkezten dugu. Gobernantza eredu honen bidez ondorengoa lortu nahi dugu:

  • Espazio eta egituren formalizazioa.
  • Guztion artean eraikitako egitura iraunkor eta sistematizatua.
  • Guztien artean egindako hausnarketa estrategikoa.
  • Epe luzerarako erronka ekonomiko, sozial, eta abarrei aurre egitea.

 

Nola lortuko dugu?

Maila anitzen bidez:

  • Lurraldeko mahaia(k): Lurralde Garapeneko laborategian zehaztutako lan lerro estrategikoak, prozedurak eta ibilbideak bideratzen dira bertan.
  • Eskualdeko nodoa (UKEM deitzen dioguna): lurraldeko mahaietatik eskualde egituretara bidera nahi diren ekimenak zabaldu eta txertatzeko zubia.
  • Eskualdeko azpi-nodoak: Egitura txikikoak dira eta hortaz, guztiek dute parte hartze aktiboa.

 

Zer ekar diezaguke?

UKEM nodoak eskaintzen duen aukera:

  • Eskualde eta lurraldearen arteko erlazioa sistematizatzeko bidea.
  • Lurralde eta eskualde mailako agenteen arteko konexioak indartu egiten ditu.
  • Goitik beherako ko-eraikuntzak lurralde osorako politiken kapitalizazioa bermatzen du eta, era berean, behetik gorako ko-eraikuntzak tokian tokiko garapen endogenorako ekimenak bideratzeko, leudeken lan lerroak bideratzeko beharrezko diren baliabideak “eskatzeko”.
  • Eskualdeko maila teknikoa eta politikoaren arteko erlazioa gobernantza kolaboratibo batetara bideratzea.
  • Eskualdeko nodo iraunkor bat “eratzeko/ indartzeko” bidea guztion artean eraikitzeak, ko-eraikitzeak, parte-hartzaileen konpromisoa areagotzen du.
Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • Urola Kostako Udal Elkartea