Atzealdea UGGASA: eskualdeko gobernantza-ereduaren definizioa eta kontzeptualizazioa

Ekimenaren helburu nagusia da Lurralde Garapeneko Laborategian garatutako elkarlaneko gobernantza-ereduarekiko eskualdeko lotura sustatzea eta Urola Garaiko garapen sozioekonomiko integralera egokitzea.

Teknologia
Gobernantza
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
website

Zer lortu nahi dugu?

Ekimenaren helburu nagusia da Lurralde Garapeneko Laborategian garatutako elkarlaneko gobernantza-ereduarekiko eskualdeko lotura sustatzea eta Urola Garaiko garapen sozioekonomiko integralera egokitzea, Lehiakortasun Estrategia abian jarriz. Hori guztia gure eskualdeko lehiakortasunaren garapenean diharduten edo eragiten duten eragile sozial eta instituzionalekin modu horizontalean eta sarean jardutea da.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektuak honako hauetara bideratutako ekintzak hedatzea proposatzen digu:

  • Eskualdeko eragileei zuzendutako komunikazio- eta prestakuntza-kanalak ezartzea.
  • Web plataforma bat inplementatzea gobernantzarako euskarri gisa.
  • Herritarrei oro har zuzendutako beste komunikazio-euskarri batzuk garatzea.
  • Gobernantza-eredua abian jartzea eta etengabe hobetzea.

 

Zer ekar diezaguke?

Eskualdean gobernantza-eredu bat ezartzeak sinergia garrantzitsuak ekar diezazkiguke hainbat eragileren artean, eta eskualdean zehaztutako erronka estrategikoak lortzeko behar diren berrikuntza- eta eraldaketa-gaitasuna indartu. Gainera, ereduak eskualde-kohesio handiagoa bultza dezake, eta, aldi berean, lurralde osoan zabal daiteke.

Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • UGGASA