Proiektu honen helburua udal batek barne- eta kanpo-komunikazioak euskaraz gauzatzeko dituen beharrak detektatzea da.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honen helburua udal batek barne- eta kanpo-komunikazioak euskaraz gauzatzeko dituen beharrak detektatzea da, eta hizkuntza-teknologiak baliatuz soluzioak proposatzea eta martxan jartzea, betiere euskararen zentraltasun-ikuspegitik.
Nola lortuko dugu?
Proiektuak bost urrats edo fase ditu:
- Udala aukeratu.
- Udalaren beharrak identifikatu, barrura eta herritarrei begira.
- Behar horiek asetzeko teknologia egokiak hautatu eta garatu.
- Proba pilotuak egin.
- Ondorioak atera eta zabalkunderako aukerak aztertu.
Zer ekar diezaguke?
Proposatutako diagnosi-prozesu horrek eta proba pilotuek gizarte elebidun batean eragingo dute, bi ildo nagusitan: udaleko lan-hizkuntzan eta udalak herritarrekin daukan komunikazio-kanaletan. Horrek eraldaketa ekarriko du: batetik, zailtasunak zituzten langileek zailtasun horiei aurre egiteko aukerak ikusiko dituztelako, baliabideak jasoko dituztelako, haiek erabili eta konfiantza hartuko dutelako; horren bidez euskara euren komunikazioen erdigunean jartzeko modua probatu ahal izango dute eta poliki-poliki gaztelaniaz egiten zutena euskaraz ere egiteko trebetasuna eskuratuko dute.
2019
- Elhuyar Fundazioa
- Eleka Ingeniaritza Linguistikoa