Proiektu honen helburu nagusia da Tolosaldean Inklusio Sozialaren eta Enplegagarritasunaren alorrean diharduten eragileak antolatu eta eraginkorra izango den sistema bat egituratzeko prozesua bideratzea.

Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honen helburu nagusia Tolosaldean Inklusio Soziala eta Enplegagarritasunaren alorrean diharduten eragileak antolatu eta eraginkorra izango den sistema bat egituratzeko prozesua bideratzea da, eskualdeko mailako foroa sortu eta aktibatuz, honek eskualde mailako gobernantza espazio desberdinak mantentzeko antolatu behar diren prozedura eta egiturak lantzeko aukera emango baitigu.
Nola lortuko dugu?
Proiektu honek ondorengo pausuak jarraitzen ditu:
- Tolosaldean gizarte eta ekonomia gaietan dauden mahai edo foroen diagnostikoa, agente ezberdinei elkarrizketak eginez (udal erakundeetako ekonomia eta gizarte gaietako ordezkariei, hirugarren sektoreko agenteei, osasun arloko teknikariei, etab.).
- Foroaren egituraketa eta aktibazioa.
Zer ekar diezaguke?
Tolosaldea Garatzen eskualdeko 28 udalerrien tresna den momentutik parte hartzeko espazioak sortzeko agente egokiak gara. Historikoki eginda dugun bidea kontutan hartuta eraldaketa sozial eta ekonomikorako agente aktiboak gara. Harreman sarea oso anitza da bai erakunde berdinekin, enpresekin, instituzioekin eta herritarrekin. Eskualdearen garapen ekonomikoan paper garrantzitsua jokatzen dugunez gure proiektuak difusio eta parte hartze handia dute.
2019
- Tolosaldea Garatzen, S.A.