Atzealdea EuskaraTIK

Proiektu honen planteamendua da euskarak presente egon behar duela leku anitzetan aurki ditzakegun pantailetan.

Teknologia
Euskara
Kultura
Herritarren Proiektuak
Amaituta

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen planteamendua euskarak leku anitzetan aurki ditzakegun pantailetan presente egon behar duela da. Horretarako, bidaiarien esperientzian zeresanik izan dezakeen aisialdiko eta informazio eskaintza pertsonalizatu eta berritzaile bat esperimentatzeko nolabaiteko “espazio/laborategi” bat zabaldu nahi da.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektu honek epe luzeko proiektu anbiziotsu baten lehen urrats izatea du helburu:

  • 2019-2020: Ikerketa. Diagnosia eta lehen probak autobusetako pantailetan.
  • 2020-2021: Espazio/laborategia abiarazi.
  • 2021-2022: Etorkizuneko teknologiak oinarri hartuta, esperientzia pilotu bat martxan jarri.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek Gipuzkoako gizarteari ekarpena egiten dio maila desberdinetan:

  • Euskarazko edukien ekoizleen (bereziki komunikabideak) garapenean eragiten duen neurrian euskararen garapenari ere ekarpena egiten dio.
  • Toki Komunikabideen kasuan, komunitatearen eskura jartzen den plataformari esker eta komunitateko agente desberdinekin lantzen duen sareari esker, modu pertsonalizatuago batean bizitzeko aukera jartzen du azken kontsumitzaileen eskura.
Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • Debagoieneko albisteak - Goiena
  • TOKIKOM