Atzealdea Silver Z

Proiektuak metodologia bat eskaintzen du gazteak egoitza eremuko adinekoen egunerokoan integratzeko, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez

Zahartzea
Osasuna
Gazteria
Hezkuntza
Gizarte Berrikuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Silver Z

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburua da gaur egungo gizartean dauden belaunaldiak lotzea. Hainbat unibertsitateren ikerketen arabera, garrantzitsua da belaunaldien arteko harreman horiek sustatzea, hainbat arrazoirengatik, besteak beste: biztanleriaren zahartzea, adinen berregituraketa, adinekoen mendekotasuna eta bakardadearen larrialdia.

Helburu horiek erdiesteko, entitate hauek aritu dira elkarlanean: Nazaret zentroa, GAIA klusterra, Caser Residencial zentroa, osasun enpresa bat eta teknologiako beste enpresa bat.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektuak metodologia bat eskaintzen du gazteak egoitza eremuko adinekoen egunerokoan integratzeko, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez, bizikidetza eta belaunaldien arteko ulermena errazteko. Metodologia diseinatu ondoren, prestakuntza eduki batzuk pentsatu eta garatu dira, belaunaldi berriek ikaskuntza bidean gure adinekoenganako errespetuari eta zaintzari, zahartze aktiboari, salutogenesiari (autozainketa), entzuteari eta adinekoarenganako ulermenari buruzko ezagutzak txertatzen dituztela bermatzeko.

Hori guztia indartzeko, workshop-ak eta ikasteko bisitak egin dira. Bertan, adinekoen beharrak eta gazteen beharrak hauteman, jorratu eta landu dira.

 

Zer ekar diezaguke?

  • Gazteak adineko pertsonen bizitzan eta kulturan prestatzeko eta integratzeko esku-hartze espazio bat bultzatzea.
  • Zahartze aktiboa, belaunaldien arteko elkartasuna eta pertsona guztien bizitasuna eta duintasuna sustatzea, eta adinekoen potentziala mobilizatzen laguntzea.
  • Parte hartzen duten gazteei balio erantsi bereizgarria ematea, hazkunde pertsonalerako elementu gisa.
  • "Gizarte" kontzeptua biziberritzen laguntzea, lurraldearen garapen iraunkorrari eta gazteen eta adinekoen bidez eragiten duten testuinguruei egiten zaien ekarpenari balioa emanez.

 

 

Deialdia

2022

Parte-hartzaileak
  • Euskal Herriko Ezagutza eta Teknologia Elkartea – GAIA
  • Nazaret Fundazioa
  • Caser Residencial