Atzealdea Sareak Sortzen

Sareak Sortzen-en proposamenaren helburua da enplegagarritasuna eta gizarteratzea eta laneratzea eragile sozioekonomikoen artean modu bateratu eta koordinatuan lantzearen garrantzia nabarmentzea eta bultzatzea.

Kohesio Soziala
Enplegua
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Sareak sortzen proiektua

Zer lortu nahi dugu?

Sareak Sortzen-en proposamenaren helburua da, alde batetik, enplegagarritasuna eta gizarteratzea eta laneratzea eragile sozioekonomikoen artean modu bateratu eta koordinatuan lantzearen garrantzia nabarmentzea eta bultzatzea, eta, bestetik, prozesuak pertsonekin lantzeko balioko duten metodologia eta tresna batzuk eskaintzea.

 

Nola lortuko dugu?

Sareak Sortzen-ek ekintza hauek garatzen ditu:

  • Bazterkeriaren problematikara hurbiltzea.
  • Eskualdeko diagnostiko partekatua osatzea: behar eta erronka esanguratsuenen azterketa.
  • Bazterkeriaren eta gizarteratze sozialaren esparruan esku hartzen duten eragileen maparen osaera; eragile bakoitzak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuen ezagutza.
  • Enplegagarritasun- eta gizarteratze-prozesuetan egin daitezkeen lankidetzak aztertzea; eragileen arteko harreman-, koordinazio- eta lankidetza-sistemak definitzea.
  • Gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko prozedurak eta tresnak diseinatzea.
  • Eragile sozioekonomikoen arteko erantzunkidetasuna sustatzea, gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan eragin biderkatzailea sortuz.
  • Baliabide publikoak optimizatzea eta eraginkortasun handiagoa enplegagarritasun- eta gizarteratze-prozesuetan esku hartzen duten eragileen eta sistema publikoen arteko lankidetzan.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektuak gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzeko eredu integral bat eskaintzen du, gizarteratze- eta laneratze-prozesu bat berma dezakeena enplegagarritasuna hobetzeko, lan-merkatuan sartzea eta jarraitzea ahalbidetuz teknikariaren laguntzaren bidez. Proiektu honek erreplikagarritasun handia du Gipuzkoako beste edozein eskualdetan.

Deialdia

2018

Parte-hartzaileak
  • Oarsoaldea Garapen Agentzia