Prestakuntza - enplegu ekosistema Bidasoan.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektuak Bidasoan prestakuntza- eta enplegu-ekosistema bat garatzea planteatzen digu, Gizarte Zerbitzuetako, Ekonomia Sustapeneko, Enpleguko, Enpresetako, Prestakuntza Zentroetako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agenteen koordinazioan oinarrituta, baztertuta edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna eta gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzeko, bereziki aipatuz 45 urtetik gorako pertsonak, kualifikaziorik gabeko gazteak eta migratzaileak, nagusiki.
Nola lortuko dugu?
Bere helburua lortzeko, proiektuak honako hau planteatzen digu:
- Eragileen eta sistema publikoen arteko lankidetzan eraginkortasun handiagoa lortzea, behar dituzten pertsonen inklusio-prozesuen jarraitutasun hobea bermatzeko.
- Proiektu pilotu bat identifikatzea, Bidasoan enplegagarritasunerako eta gizarteratzeko eta laneratzeko prestakuntza-enplegu ekosistemaren dinamika praktikan jartzeko, izaera desberdineko 4 eragilek baino gehiagok parte hartuta.
- Gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua aplikatzea, ardatz nagusia bazterketa-arriskuan dauden helduengan oinarrituta.
Zer ekar diezaguke?
Bidasoako eskualdean bazterketa-arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasunera eta gizarteratze eta laneratzera bideratutako prestakuntza-enplegu ekosistema bat garatzeak kolektibo hori ezagutzea eta etorkizunean lana garatzen jarrai dezakeen sare egonkorrago bat garatzea ekarriko digu. Era berean, agenteen ezagutza emango digu, gidalerroak eta baliabideak hurbilduko ditu zerbitzuak bikoiztu gabe, ibilbideei jarraipena emango die eta berrikuntza-politiken eta laguntza-prozesuen arteko aldea hautsiko du, lankidetzarako eta elkarrekiko lanerako eszenatoki bat eratzeko.
2018
- Bidasoa Bizirik
- Irungo Udala
- Hondarribiko Udala