Langileak eta erabiltzaileak maila berean jartzea ahalbidetuko duen gobernantza eredu kooperatibo berria da.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honen bitartez, erronka estrategiko hauei erantzun integral bat emango dien gobernantza eredu kooperatibo berri bat sortu nahi dugu: Pertsonen arretarako Herri Plataforma. Proiektu hau, azken finean, langileak eta erabiltzaileak maila berean jartzea ahalbidetuko duen gobernantza eredu kooperatiba berri bat da. Hain zuzen ere, pertsona, komunitate eta errealitate sozial eta ekonomikoen aniztasuna, singulartasuna eta konplexutasuna ulertzeko eta kudeatzeko gai izango den egitura berri eta poliformiko bat.
Nola lortuko dugu?
Proiektu hau bi fasetan gauzatzen da:
1. FASEA : Langileen kooperatiba sortzeko ekintzailetza prozesua abian jarri eta erabiltzaileen ekosistema artikulatu.
- Ekintzailetza kooperatibo eta inklusiboa: Langileen kooperatiba.
- Zaintza eta mendekotasun beharrak dituzten pertsona eta agenteen artikulazioa: Erabiltzaileen Ekosistema.
2. FASEA : Lan kooperatibaren eta erabiltzaileen ekosistemaren arteko lotura egin.
- Pertsonen arretarako Herri Plataforma (Kooperatiba integrala).
Zer ekar diezaguke?
Proiektuaren balio-proposamen nagusia etorkizuneko erronka sozial eta ekonomiko jakinei (gain zahartzea, migrazioa, zaintza merkatuaren erregulazio eza...) modu integralean erantzungo dien gobernantza eredu berri bat (Pertsonen Arretarako Herri Plataforma) bultzatzea da. Bereziki, zaintzaren eta mendekotasunaren esparruan, egungo logikak irauli eta eraldaketa sozial eta ekonomikoa ahalbidetuko duen proiektua da.
2019
- Andoaingo Udala