Atzealdea Adinkide

Proiektu honen helburua da adineko pertsonen ongizatea lortzea, laguntza emozional eta ludikoa eskainita.

Zahartzea
Kohesio Soziala
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Adinkide

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honen helburua da adineko pertsonen ongizatea lortzea, laguntza emozional eta ludikoa eskainita. Laguntza hori bakartasun egoeran diren edo zailtasun fisiko eta psikikoak dituzten pertsona helduenganako afektuan zentratzen da.

 

Nola lortuko dugu?

Hainbat lekutan gauzatzeko hiru ekintza mota diseinatu dira:

  • Boluntarioek astean behin egoitzan edo etxean laguntza ematea.
  • Adineko pertsonek egokituriko jardueretan parte har dezaten sustatzea.
  • Auzoetan laguntza espazioak eta sareak sortzea.

 

Zer ekar diezaguke?

Biztanleriaren zahartzeak eta zaintza premiek egungo laguntza eredua birplanteatu beharra ekarri dute. Proiektuak zailtasunak dituzten adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzen du, eta bereziki haien interesetan, gogoan eta emozioetan zentratzen da.

Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • Adinkide
  • Adinekoei Laguntasuna Emateko Elkartea