Atzealdea Parte hartzea kultura eta garapen komunitarioa sustatzen eskola eta herria denontzako izan daitezen II

Eskola eta gizartearen eraldaketa sustatzeko urratsak emate bidean, partaidetza prozesuak ezaugarritu eta kultura hori ikastetxean eta komunitatean sustatzea du helburu.

Gobernantza
Partaidetza
Gazteria
Gizarte Berrikuntza
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
kultura

Zer lortu nahi dugu?

Eskola eta gizartearen eraldaketa sustatzeko urratsak emate bidean, partaidetza prozesuak ezaugarritu eta kultura hori ikastetxean eta komunitatean sustatzea. Hau da, aktibazio komunitarioa bultzatuz, eragileen arteko saretze bideak erraztea eta eskoletan ume eta gazte guztien ikaskuntza eta partaidetza bermatzeko hobekuntza proposamenak adostea. Hezkuntza formalean parte hartzen duten eragileen parte hartzearen kultura sustatu nahi da, batez ere, ume eta gazteengan, izan ere, parte hartzea baimentzen duten testuinguruetan bizitzeko aukera duten pertsonek esperientzia hori bere bizitzako beste esparruetara eramateko aukera daukate.

 

Nola lortuko dugu?

Lankidetzan egingo dugu. Ikastetxea ardatza edo erdigunean kokatuko den erakundea bada ere, berau osatzen duen komunitateko hainbat kidek parte hartuko dute. Partaidetza erreal batean oinarritutako proiektua izanik, ezinbestean lankidetzaren ikuspuntua egon behar da. Partaidetza errazteko bi talde sortu dira: ikastetxe barruan lankidetza ikasle, guraso, irakasle eta unibertsitateko irakasle-ikertzaileen artean ematen da, talde eragilean. Era berean, herriko beste eragileekin martxan jarritako jarraipen taldeek ere parte hartze printzipio berak dituzte. Hau da, bertako protagonistak oraina eta etorkizuna eraikitzeko erantzukizunaz jabetzen eta eraikitzeko ardura hartzen ari dira. Prozesua horizontala izaten ari da, parte hartzaileen beharrei modu holistikoan erantzunez eta inklusioaren printzipioak bermatuz.

Horretarako, fokua etapa eta zikloen arteko trantsizio edo igarobideetan jarri dugu, momentu kritikoak baitira haur-familia eta irakasleentzat. Izan ere, haur batzuentzako aukera moduan ikusten diren arren, beste batzuentzako oztopagarriak izan daitezke, bai beraien ikaste prozesurako, baita beraien garapenerako ere.

 

Zer ekar diezaguke?

Eskola garaian parte hartze kultura sustatzea ekar dezake; izan ere, parte hartzea baimentzen duten testuingurutan bizitzeko aukera duten pertsonek esperientzia hori bere bizitzako beste esparruetara eramateko aukera daukate. Hortaz, Gipuzkoako eskoletan parte hartze kultura sustatzeak ekarriko luke lurraldeko prozesuak parte hartzaileagoak izatea. Modu horretan, gizarte kohesioa eta saretzea ahalbidetuko luke, baita, eskolaren eta, ondorioz, gizartearen demokratizazioa. Gainera, etengabe aldaketan dagoen gizarte batean bizi garenez, gizarte aldaketetarako erantzun kolektiborako bide desberdinak arakatzeko aukerak handituko dira pertsonak ahaldunduz.

Gipuzkoako gizarteari eskainitako balioari begira, esan dezakegu proiektuak bere inpaktua izango duela alderdi sozialean. Izan ere, proiektuak kohesio sozialari ekarpena egiten dio belaunaldien eta kultura ezberdinetakoen partaidetza prozesuen bitartez eginiko transmisioari esker.

Emaitzen transferentzia eta zabaltzeko aukerei begira, proiektuak saretze prozesuak ahalbidetuko ditu ikastetxeen eta eragileen artean. Gainera, proiektuarekin ikusarazi nahi da egun hezkuntzak herrien garapenerako izan dezakeen balioa. Izan ere, proiektua ikertua izango da eta espero da prozesuan zehar jasotako datuak eta horien gainean eginiko analisiek ebidentzia esanguratsuak eskaintzea hezkuntzak herrien garapenean duen garrantziari dagokionez.

Deialdia

2021

Parte-hartzaileak
  • HUHEZI, S.C.L.

 

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Igarobideak jardunaldia