Atzealdea Parte hartze kultura eta garapen komunitarioa sustatzen eskola eta herria denontzako izan daitezen

Proiektu honekin haur eta gazteak ahaldundu eta partaidetza prozesuetan parte-hartzera bultzatu nahi ditugu.

Kohesio Soziala
Gazteria
Hezkuntza
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Gazteak zelai batean

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu honekin haur eta gazteak ahaldundu eta partaidetza prozesuetan parte-hartzera bultzatu nahi ditugu, etorkizunaren eraikuntzan haien inplikazioa ezinbestekoa delako. Eskola osatzen duten komunitateekin lan eginez, ziur gaude herriaren garapenean eragin dezakegula. Egitasmoa dagoeneko abian da, 2019-2020 ikasturtean jarri zen martxan Debagoieneko lau ikastetxerekin.

 

Nola lortuko dugu?

Egitasmoa hiru fasetan gauzatzen da. Lehenengo fasean, komunitateko eragileen ahotsen bilduma eta beharren diagnosia egiten da. Bigarrenean, ikastetxe bakoitzak ekintza planaren gauzatzea ematen du. Gauzatze hori egin ostean, ebaluatu egiten da eta ebaluaziotik jasotzen diren ondorioak hirugarren faserako abiapuntu dira. Hirugarren fase horretan, egitasmoa doitzen da eta hedapen prozesuari ere ekiten zaio.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek ikastetxearen partaidetza kultura sustatuko du eta honek, aldi berean, aktibazio komunitarioa sustatuko du, eragileen arteko saretze bideak bultzatuko baititu, gizartearen kohesioa areagotzeko urrats sendo bat emanez. Gainera, proiektuak euskara eta kulturaren transmisioa bultzatuko du, garatuko diren ekintza praktikoetan emango diren elkarrekintza eta belaunaldien arteko transmisioak hainbat kolektibori aukera emango baitie euskara eta euskal kultura gertuago bizitzeko. Azkenik, uste dugu proiektuak aukera paregabea ematen duela immigrazioaren erronkari erantzuteko. Izan ere, etorkinekin lanean diharduten erakunde desberdinak barne hartuko ditugu gure proiektuan eta beraien parte hartzea bultzatuko dugu.

 

Zer lortu dugu?

Ikastetxeko kulturan egiteko beste modu bat bultzatu dezakeen egitura sortu dugu, talde eragilea deitu dioguna. Talde eragileak egin duena izan da, diagnostikoan bildutako ahots guztiak kontutan hartuta igarobideei begirako ekintza plan bat diseinatzea. Diseinu hori egiteko, esan bezala, ahotsak izan dira oinarria eta egun egiten dena eta beharrak kontutan izanik proposamenak garatu dira. Talde eragilean irakasle eta gurasoek parte hartu dute modu boluntario batean, eta ardura izan dute taldean eraikitako proposamenak kontrastera eramatea beste irakasle eta gurasoengana. Modu honetan, eskolak bere beharrak identifikatu ditu protagonista diren kide guztien ahotsetatik, eta egokitzapenak ere kontrastatuak izan dira.

Ekintza plana gauzatzea lortu dugu COVID egoerak eman dituen aukeren barruan, baina, hainbat ekintza geratu dira diseinatuta, COVID gabeko eskenatoki batean gauzatu ahal izateko. Balorazioa positiboa izan da eta eginiko egokitzapenak gelditzeko etorri dira.

Alabaina, eskola herrira zabaltzako urratsak eman dira. Prozesuan, jarraipen taldea osatu dugu. Talde honetan ekosistema osatzen duten erakunde eta norbanakoak gonbidatu dira, beraien ekarpenak zein lankidetzarako aukerak identifikatzeko. Eskola bakoitzean 12 eragile inguruk parte hartzea lortu dugu, baita lankidetzarako aukerak martxan jartzea ere.

Deialdia

2020

Parte-hartzaileak
  • HUHEZI, S.C.L.

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Igarobideak jardunaldia