Gaur egungo gazteak hirugarren sektore sozialeko erakundeekin harremanetan jarri eta bertan parte hartzea sustatu nahi da
Zer lortu nahi dugu?
Partaide proiektuaren bitartez, gaur egungo gazteak hirugarren sektore sozialeko erakundeekin harremanetan jarri eta bertan parte hartzea sustatu nahi da, horretarako gazteen egoera, iritziak eta parte hartzeko modu barriak kontutan hartuz.
Nola lortuko dugu?
Lehenik eta behin, gaur egungo boluntariotza eta parte-hartzearen egoera zein den ulertu nahi dugu. Hasteko barne lanketa propioa egin dugu eta ondoren parte-hartzea eta boluntariotzaren inguruko gazteen iritzi, pertzepzio eta jarrerak ikusi eta ulertu nahi ditugu. Ondoren, hirugarren sektore sozialeko elkarte eta erakundeetara joko dugu. Bertan gazteen pertzepzioa oinarri, erakunde hauek gazteengana heltzeko dituzten gabeziak identifikatuko ditugu, eta, segidan, beraiekin elkarlanean eta gazteen pertzepzioa eta identifikatutako gabeziak oinarri hartuta, gazteak parte hartzera bideratuko duen tresna bat abiaraziko dugu.
Zer ekar diezaguke?
Alde batetik, hirugarren sektore sozialeko erakundeen onuradunek, laguntza gehiago izango dute eta baita gaztetasunak berarekin dakarren energia eta bizipoza.
Horrez gain, gazteen parte-hartzea sustatuz, gazte hauek gizartearekin konprometituagoak eta sentsibilizatuagoak bilakatuko lirateke, hainbat gaiekin. Eta, bide batez, etorkizuneko gizartea orokorrean konprometituago eta sentsibilizatuago egotea ahalbideratu dezake. Balore hauek haien seme-alabei transmititzen bazaizkie.
Horrela, gizartearekin konprometituta dagoen populazioak, gizarte horretako ongizate orokorra hobetzen laguntzen du.
2022
- Bai Euskarari
- Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza