OnBideratu Zentroa ekonomia eta enplegua bultzatzeko jardun estrategiko baten barruan biltzen da, horretarako ortoprotesien sektorea, teknologia aurreratu bidezko errehabilitazioa eta produktuak fabrikatzeko laguntza teknikoen garapenaz baliatuta.

Zahartzea
Kohesio Soziala
Osasuna
Enplegua
Herritarren Proiektuak
Amaituta
OnBizi

Zer lortu nahi dugu?

OnBideratu Zentroa ekonomia eta enplegua bultzatzeko jardun estrategiko baten barruan biltzen da, horretarako ortoprotesien sektorea, teknologia aurreratu bidezko errehabilitazioa eta produktuak fabrikatzeko laguntza teknikoen garapena baliatuta.

 

Nola lortuko dugu?

OnBideratu Zentroa honela dago pentsatuta:

  • Lesioen errehabilitazio robotikoko irtenbideak testatu, baliozkotu eta berritzeko gune bat.
  • Negozio aukerak identifikatzeko eta enpresa ekintzaileei helarazteko gune bat.

Errehabilitazio gailu hauen inguruko formazioaz, sektoreko profesionalen gaikuntzaz eta pazienteen mugikortasun arazoekin identifikazioaz, dauden produktuak baliozkotzen eta hobetzen saiatzen gara.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektua material hezigarria sortzen eta errehabilitazio gailu aurreratuekin esperimentatzen ari da, “Exoesqueleto Hank” besteak beste, Gipuzkoan diseinatua eta fabrikatua. Gero eta handiagoak diren behar sozialei erantzuteko eta etorkizunari begira kalitatezko enplegua sortzeko gai den negozio eredua.

Deialdia

2016

Parte-hartzaileak
  • Urola Garaiko Garapenerako Agentzia, S.A.
  • Eskualdeko Taldea: Fisioterapeutak eta Ortoprotesi Teknikariak
  • CSIC – Cajal Institutua
  • Toledoko Ospitalea
  • Erromako Santa Lucía Fundazioa
  • Gogoa Mobility Robots

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Itziar Salaberria UGGASA