Proiektua prozesu esperimental bati buruzkoa da, eta kultura-mezenasgorako pizgarrien foru-arau bihurtu da.
Zergatik egiten dugu?
Gipuzkoako kultur sektorearen egonkortasun ekonomikoa sormenera, ekoizpenera, sustapenera eta hedapenera bideratutako dirulaguntza publikoen mende dago, neurri handi batean. Berriki igaro dugun krisi ekonomikoak nabarmendu baino ez du egin, dirulaguntza publikoez gainera, beste finantzaketa modu batzuk eskaintzeko beharra, sektorearen etorkizuna eta iraunkortasuna bermatu ahal izateko. Ezinbestekoa da finantzaketa pribatuaren inplikazio eta presentzia handiagoa lortzea, hobari fiskalen bitartez. Hala, kultur ekoizpenean eta ekimen pribatuaren inplikazioan Europako lurralderik garatuenetako bat bihurtu nahi da Gipuzkoa.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektua honetan kultura mezenasgora bideratutako hobarien foru arau berria emaitza izan duen prozesu esperimentalari buruz ari gara. Araudiaren bidez, finantzaketa hobea izango duen eta autonomoagoa izango den kultura bat lortu nahi da, dohaintzak eta legatu pribatuak sarituz, eta herritarrak izanik kultur proiektuen diseinuaren protagonistak.
Nola lortuko dugu?
Horretarako, ahalik eta eragile gehien engaiatu nahi dira −juridikoak nahiz fisikoak− kultur kofinantzaketan. Hobari horiek jaso ahal izango dituzte mezenasgoa jasotzen duten erakundeek landutako jarduera edo proiektuek eta, halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Arte eta Kultura Kontseiluak (kasuaren arabera) interes sozialeko proiektu gisa jotakoek. Dohaintza edo legatu, erabilera mailegu edo enpresako lankidetza hitzarmen gisa gauzatu ahal izango da mezenasgoa. Dohaintza egiten duen subjektuarentzako hobariak, berriz, PFEZaren % 35era eta Sozietate Zergaren % 20ra artekoak izango dira.
Zer ekar diezaguke?
Kultura mezenasgorako hobarien foru arauaren bidez, sormen artistikoa bultzatu eta finantzaketa bideak ireki nahi dira. Hala, PFEZ hobarien bidez aktibatu nahi dira partikularren ekarpenak, eta enpresen kasuan, sozietate zergaren bitartez. Artista eta sortzaileei nahiz proiektu eta erakunde publiko edo fundazioei zuzendutako ekarpenez edo dohaintzez ari gara.
2019
- Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia (GFA)
- Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila (GFA)
- Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua
- Ogasun eta Finantza Saila (GFA)