Atzealdea OasisLab

Hernaniko eta Donostiako Herrera auzoko immigranteen kolektiboen integrazioaz eta gizarteratzeaz arduratzen den gizarte berrikuntzako proiektu bat da.

Kohesio Soziala
Iraunkortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
OasisLab

Zer lortu nahi dugu?

Hernaniko eta Donostiako Herrera auzoko immigranteen kolektiboen integrazioaz eta gizarteratzeaz arduratzen den gizarte berrikuntzako proiektu bat da. Oasislabek gizarte politika inklusiboak eta immigranteen gizarteratzea sustatzeko estrategiak proposatzen ditu, hala pertsona horiei buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta estigmatizazioa hautsita.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektuak ikaskuntzak sortzen eta herritarren parte hartzea sustatzen du, biztanleek, haien jatorria gorabehera, ordezkaritza izan dezaten. Horretarako, joko kooperatiboetan oinarrituriko Oasis metodologia (Brasilgo Elos Institutua) ezartzen du, zazpi faseko joko kooperatiboan oinarrituta.

 

Zer ekar diezaguke?

Denbora tarte oso laburrean funtsezko aldaketak lortu dira eta taldeen kohesioa eta bizikidetzaren aldeko lankidetza mugimendu bat bultzatu duten aldaketa nabarmenak gertatu dira udalerrian. Leku baten eraldaketa sortzen da, tokikoen eta immigranteen arteko harremanak indartuta, aniztasunari besoak zabalduta eta komunitate eta lurraldearekiko atxikimendu sentimendua bultzatuta

Deialdia

2016

Parte-hartzaileak
  • Emanhar Gizarte Elkartea
  • Kiribil Sarea Hezkuntza Erakundea
  • EDE Fundazioa

 

Lotutako edukia

Lotutako bideoak

Xenki Berho - Emanhar