Atzealdea Oarsoaldea Lurralde Garapeneko Laborategia (LGLAB)

Eskualde artikulatuago eta kohesionatuago bat lortzea du helburu, esparru guztietan lidergoa eta lankidetza lortzeko gaitasuna duena, lankidetzarako gobernantzaren bidez.

Gobernantza
Lankidetza
Lehiakortasuna
Herritarren Proiektuak
Amaituta
argi-konexioa

Zer lortu nahi dugu?

Proiektu hau Oarsoaldea S.A.k 2019an aurkeztutakoaren jarraipena da, eskualde artikulatuago eta kohesionatuago bat lortzea du helburu, esparru guztietan lidergoa eta lankidetza lortzeko gaitasuna duena, lankidetzarako gobernantzaren bidez. Aurreko edizioan eragileen mapa bat egin zen eta parte-hartzeko hiru gune zehaztu ziren. Proiektu honen helburua eskualdean gobernantza-egitura abian jartzea eta ezartzea da, gainerako eskualdeetako gobernantza-ereduekin eta Gipuzkoakoarekin lotuz.

 

Nola lortuko dugu?

Proiektua garatzeko, lehenik eta behin, ekonomia- eta lurralde-garapeneko foroa jarri da martxan. Halaber, deialdi honen bidez beste bi foroen eta Oarsoaldeko eredu osoaren balorazioa eta jarraipena egin nahi da. Lankidetza proiektu honen funtzionamendurako funtsezko elementua dela kontuan hartuta, Séxtuple Hélice ereduarekin lan egiten da. Eredu honetan, lurraldeko hainbat eragilek eskualdeko erronkei lankidetza-proposamenen bidez irtenbideak bilatzen dizkiete, eta garapen-agentziak prozesua errazten du.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektu honek laguntza gisa balio du Oarsoaldeko Covid-19 eskualdeko krisi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko. Gainera, hainbat eremutan lurralderako balioa sortzen duten proiektuak ere sortuko dira. Era berean, proiektuak, lidergo- eta lankidetza-gaitasuna duen eskualde artikulatuagoa eta kohesionatuagoa lortzen lagunduko du.

Deialdia

2020

Parte-hartzaileak
  • Oarsoaldea Garapen Agentzia