Atzealdea OARSOALDEA: eskualdean gobernantza-egitura bat diseinatzea eta martxan jartzea

Proposamenak Oarsoaldea eskualdean gobernantza-egitura bat diseinatu eta abiaraztea proposatzen digu, Lurralde Garapenerako Laborategian identifikatu eta adostutako lan-ildoak garatuz.

Kohesio Soziala
Gobernantza
Ekonomia
Herritarren Proiektuak
Amaituta
planning

Zer lortu nahi dugu?

Proposamenak Oarsoaldea eskualdean gobernantza-egitura bat diseinatu eta abiaraztea proposatzen digu, Lurralde Garapenerako Laborategian identifikatu eta adostutako lan-ildoak garatuz. Helburua da elkarlaneko gobernantza lortzea Oarsoaldeko estrategia ekonomikoa ezartzeko, eskualde artikulatuagoa eta kohesionatuagoa eratzen lagunduko duena, arlo guztietan lidergorako eta lankidetzarako gaitasuna izango duena.

 

Nola lortuko dugu?

Sektore ekonomikoen inplikazioa eta lankidetza-tresnen arrakasta lortzeko, ekintza hauek egiten ditugu:

  • Osagarritasuna eta helburu komunak bilatzea bultzatzen duten hainbat tresna garatzen ditugu.
  • Lankidetza bide gisa sustatzen dugu, lehendik ezarritakoen osagarri izan daitezkeen formula berriak zabalduz eta bilatuz.
  • Formulen berrikuntza bultzatzen dugu, funtsezko eragileen parte-hartzea malgutu eta erraztuko duten alternatiba berrietan pentsatzea.
  • Teknologia erabiltzen dugu parte-hartzea sustatzeko formula gisa, teknologiak komunikazio eta harreman mota berriak sortzea ekarri baitu.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektuaren esparruan ezarritako lankidetza-tresnen arrakastak Oarsoaldea eskualdean elkarlaneko gobernantza-eredua abian jartzen eta Gipuzkoako gainerako eskualdeetako gobernantza-ereduekin lotzen laguntzen digu.

Deialdia

2019

Parte-hartzaileak
  • Oarsoaldea Garapen Agentzia