Proiektu honen helburua euskarazko bozgorailu adimendun bat garatzea da, horrelako gailuen gaur egungo eta etorkizunean gero eta gehiago izango diren erabiltzaileak (haur eta gazteak, neurri handi batean) teknologia hori euskaraz erabili ahal izan dezaten.
Zer lortu nahi dugu?
Proiektu honen helburua euskarazko bozgorailu adimendun bat garatzea da, horrelako gailuen gaur egungo eta etorkizunean gero eta gehiago izango diren erabiltzaileak (haur eta gazteak, neurri handi batean) teknologia hori euskaraz erabili ahal izan dezaten.
Nola lortuko dugu?
Euskarazko bozgorailu adimenduna lortzeko, Mycroft AI software libreko bozgorailu adimenduna euskaraz ulertu eta hitz egiteko egokituko dugu. Software librea izanik, gauzak gehitu eta aldatzea posible da, beraz, euskaraz egiteko gaitasuna gehituko diogu. Tresnak eskatzen dituen hizketaren ezagutza eta sintesia lortzeko, Elhuyar Fundazioak euskarari aplikatutako daukan hizkuntza teknologiaz baliatuko gara. Azkenik, hizketaren ezagutza eta sintesia hobetzeko, Adimen artifiziala eta Deep Learning deritzon teknologia erabiliko dugu.
Zer ekar diezaguke?
Proiektu honek euskaraz egingo duen bozgorailu adimenduna egiteko beharrari erantzungo dio, horrelako gailuak egiten dituzten erraldoi teknologikoek ez baitute euskara kontuan hartzen. Gainera, bozgorailu adimendunek eskaintzen dituzten ohiko zerbitzuez harago, euskararekin lotutako zerbitzuak ekarriko dizkigu (hainbat euskal komunikabidetako albisteak entzun, euskarazko telebista programak eta filmak ikusi...).
Proiektu honen eragina oso garrantzitsua izan daiteke euskararentzat. Izan ere, oso garrantzitsua da gazte eta haurren kolektiboak bozgorailu adimendunekin euskaraz egin ahal izatea, teknologiarekiko harremanak eguneroko jardunaren oso zati handia betetzen baitu kolektibo honetan.
Zer lortu dugu?
Bozgoragailu adimendun bat bere oinarrizko gaitasunak euskarara itzulita dituena eta trebetasun berri batzuekin garatu dugu. Gure ordenagailuetan edota eramangarrietan garatzeaz gain, Mycroft euskalduna probatu eta egokitu da bozgorailu adimendunetarako diseinatutako hardwarean, hala nola Google AIY Kit eta Mycroft Mark II DevKit. Garatutako euskarazko Mycroft bozgorailu adimendunaren softwarea proiektuaren GitHub taldean dago eskuragarri: https://github.com/Mycroft-eus. Mycroft ofizialaren kode-biltegira ere bidalita dago jada: https://github.com/MycroftAI.
Mycroft-en oinarritutako euskarazko bozgorailu adimendunaren softwarea garatu da. Orain dagoenetan, edonork deskargatu eta erraz instala dezake PC batean edo bozgorailu eta mikrofonodun hardware berezituan (Raspberry Pi moduko batean). Baina asmoa, ahal bada, haratago joatea da eta euskal bozgorailu adimenduna hardware gailu gisa merkaturatzea. Mycroft Homeko webgunea, https://home.mycroft.eus/ , jarri berri da martxan.
Lorpen nagusiak:
- Teknologiaren erabilera etikoa eta berdinzalea egin daitekeela erakutsi dugu eta ikusarazi dugu.
- Lurraldeak teknologia-gaitasuna baduela eta teknologia burujabetza bidean urratsak eman daitezkeela.
- Euskarak ingurune digitalean urrats handi bat emateko bidea egin dugu.
- Elkarlan efektiboa hiru eragileren artean.
- Hardware librea erabilgarria eta eraginkorra dela.
- Nazioartean garatu diren proiektuak egokitu, moldatu eta gurera ekarri ditugu.
2020
- Elhuyar Fundazioa
- Talaios Koop.