Atzealdea Misioen Udalak

Gure helburua da erakunde publikoekin elkarlanean beraien eraldaketan sakontzea, aurrean ditugun tamaina handiko erronka konplexuei erantzuteko gaitasunak, egiturak eta egiteko moduak garatu ditzaten

Gobernantza
Política y Administración Pública - Agrupación
Proiektu esperimentalak
Herritarren Proiektuak
Amaituta
Misioen Udalak

Zer lortu nahi dugu?

Mariana Mazzucatok proposatutako misioen ikuspegia Euskal Herriko herri eta erakunde ezberdinetan testatzea eta zabaltzea izango da helburua. Misioen ikuspegiak aukera handia eskaintzen digu egungo erronka konplexuen aurrean ikuspegi sistemikoa txertatzeko, eragile ezberdinen artean ko-sorkuntza guneetan esperimentatzeko, misioen baitako gobernantzan sakontzeko eta ebaluazio ebolutiboa aplikatzeko. Azken batean, ikuspegi hori errealitate eta kasu konkretuetara ekarri eta aplikatzeko metodologia konkretua garatzea izango da asmoa. Horretarako, praktika eta bertatik sortutako ezagutza partekatua izango dugu ardatz.

Gure azken helburua da erakunde publikoekin elkarlanean beraien eraldaketan sakontzea, aurrean ditugun tamaina handiko erronka konplexuei erantzuteko gaitasunak, egiturak eta egiteko moduak garatu ditzaten.

Nola lortuko dugu?

Praktika, eta bertatik sortutako ezagutza partekatua garatzeko, bi bide planteatzen dira:

a) Usurbilen eta Zarautzen misioen ikuspegia aplikatuz prozesuak garatzea: prozesu horietan ko-sorkuntzan esperimentatzea, misioen baitako gobernantzan sakontzea eta misioei aplikatutako ebaluazio ebolutiboa garatzea izango da helburua.

b) Misioen erakundeen gunea: gune honen xedea misioen lanketan ari diren erakunde ezberdinen topagunea izatea da. Misioen ikuspegia dagoeneko Euskal Herriko 5 herritan aplikatzen ari da, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundian ere. Asmoa da erakunde horiek bildu eta esperientzia horietatik sortutako ikasketak partekatzea eta ezagutza berriak sortzea. Horretarako, gune honek ere nazioarteko esperientzien ezagutza jasoko du.

Zer ekar diezaguke?

Gizarte bezala ditugun erronka konplexuei erantzuteko ikuspegi berritzaile bat garatzea. Eta ikuspegia erakunde publikoen eraldaketan txertatzeko gaitasunak, egiturak, pentsatzeko zein egiteko moduak garatzen hastea.

Aipatu bezala, misioen ikuspegiak erronka bati erantzuteko prozesu oso baten aukera eskaintzen digu: entzute komunitariotik eta sistemikotik abiatzen dena eta ebaluazioraino iritsi daitekeena. Bertan sortutako praktika eta ezagutzak aukera eman dezake bestelako esperientzia batzuetara ere ezagutza horiek aplikatzeko.

 

 

Deialdia

2023

Parte-hartzaileak
  • Julen Mendoza
  • Usurbilgo Udala
  • Zarauzko Udala
  • Apitropik
  • Arantzazulab
  • Maraka
  • Kogarri