Nekazaritzan Trebatzeko Guneen bitartez Gipuzkoako nekazaritza sektorean ekintzaile berrien inkorporazioa sustatu eta erreleboa bermatu nahi da
Zergatik proiektu hau?
Nekazaritza sektoreak ez ditu garai oparoak bizi azken urteetan. Ustiategietako titularren batezbesteko adina gorantz doa, ustiategi profesionalen kopurua murrizten ari da eta sektorean lanean hasten den ekintzaileen kopurua gero eta txikiagoa da.
Dinamika negatibo horrekin amaitu nahian, Frantzian abiatutako proiektu baten ezagutzan sakondu da: Nekazaritzan Trebatzeko Guneak. Horien bitartez Gipuzkoako Nekazaritza sektorean ekintzaile berrien inkorporazioa sustatu eta erreleboa bermatu nahi da.
Nola egin dugu?
Iparraldeko TREBATU Elkartearekin harremanetan jarri gara eta frantziar estatuan garatutako ekimenak ezagutu ditugu, RENETA sarearen laguntzarekin. Bi eragile horien ezagutza baliatuta Gipuzkoako eredua lantzeko mahaia sortu eta eragileak bertan lan egitera gonbidatu ditugu.
Taldeko lan saioetan ateratako gabeziak eta beharrak osatzeko beste eragileekin lan harremanak bideratu ditugu: Eusko Jaurlaritza, RETA Espainiar estatuko sarea, Nekazal Eskolak.
Zer ekarpen egin du proiektuak?
- TREBATU proiektuaren sorrera. Gipuzkoako Nekazaritzan Trebatzeko Guneen eredua lantzea
- Proiektua bultzatzeko eragileen arteko hitzarmena sinatzea (Landaola, Abelur eta Lurgintza)
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea Departamentuaren babesa
- Trebatze guneetan lan egingo duten ekintzaileen kontrataziorako dirulaguntza Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailetik
- Mendinet Tokiko Ekintza Taldearen LEADER estrategian jasotzea nekazaritzan trebatzeko guneak sustatzeko egitasmoa
- Formazio Ibilbide propioen diseinua eta homologazioa
2022
- Landaola
- Abelur Koop.
- Lurgintza Koop.
- HAZI