Lurretik Mahaira: Gipuzkoako familia nekazaritza unitateetako elikagaien ekoizpenak eta hauek osasunean duten eragina
Proiektu honen bidez, nekazaritzako jarduerak Gipuzkoan sortzen dituen zerbitzu ekosistemikoen balorizazio eta leheneste ariketa bat egin da

Zergatik proiektu hau?
Gizarteak nekazaritzak eskaintzen dituen ondasun publikoak ezagutu eta baloratu behar ditu. Baina ezagutza eta kontzientziazioa lantzeaz gain, nekazal jarduera garatzen duten baserritarrei konpentsatu behar zaie sortzen dituzten zerbitzu ekosistemikoengatik, nekazaritza ustiategien errentagarritasuna eta iraunkortasuna hobetzeko eta desagertu ez daitezen.
Proiektu honen bidez, nekazaritzako jarduerak Gipuzkoan sortzen dituen zerbitzu ekosistemikoen balorizazio eta leheneste ariketa bat egin da eta, horiek “monetizatzeko” gizarteko eragile ezberdinei zuzendutako estrategia desberdinak identifikatu.
Nola egin dugu?
Azterketa Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, Deusto Business School fakultateko irakasle titularra den Jon Mikel Zabala Iturriagagoitiaren eskutik burutu da eta bi fase nagusitan eman da.
Lehen fase baten, nekazal jarduerak sortzen dituen kanpoko eraginak eta horiek gizartean duten garrantzia aztertu da. Pertzepzio horiek ezagutzeko, zerbitzu ekosistemikoen jokoa garatu dugu, nekazal jarduerak sortzen dituen zerbitzuak eta horiei ematen zaizkien balio erlatiboa identifikatu ahal izateko.
Bigarren fase baten, antolatutako focus group-en bitartez, balizko monetizazio estrategiak definitu dira, nekazariei modu ekitatiboan konpentsatu ahal izateko bideak proposatuz.
Zer ekarpen egin du proiektuak?
Ikerketan jasotako emaitzek etorkizunean sakondu eta landu beharreko hainbat lan ildo identifikatu dituzte. Epe luzera begira, zerbitzu ekosistemikoak monetizatzeko aukera anitz irekitzea ekarri du.
Egindako lehen pausu hau modu zabal eta orokor batean egin behar izan da, eta beraz, etorkizunean estrategia hauek gehiago doitu behar dira politika, programa, neurri eta ekintza zehatzetan inplementatu ahal izateko..
2022
- Deustuko Unibertsitatea
- Landaola