Lotzen gizarte-berrikuntzako proiektua da, zahartzearen eta zaintzaren esparruan belaunaldien arteko lankidetzan eragiten duena.

Zer lortu nahi dugu?
Lotzen gizarte-berrikuntzako proiektua da, zahartzearen eta zaintzaren esparruan belaunaldien arteko lankidetzan eragiten duena. Ikuspegi kualitatibotik, proiektuak elkarrizketarako eta hausnarketarako espazioak sortzea proposatzen du, eraikuntza kolektiboko ariketa gisa. LOTZENek pertsona-belaunaldi desberdinetatik datorren boluntariotzaren sustapena artikulatzeko espazioak garatzea proposatzen digu.
Nola lortuko dugu?
LOTZEN proiektu kooperatiboa da, zahartzearen eta zaintzaren belaunaldi arteko ikuspegia txertatzen duena. Proiektuak zahartzearekin eta boluntariotzarekin lotutako gaiei buruzko hausnarketa bateratua egiten du, hainbat eremu barne hartzen dituen ikuspegi batetik (hezkuntza, enplegua, genero-ikuspegia, osasun- eta gizarte-zerbitzuak, lege-esparruak, etab.); eta esparru soziosanitarioa ikusaraztea bultzatzen du. Horretarako, proiektuak helburu hauek ditu:
- Hausnarketaren bidez, 18 eta 80 urte bitarteko biztanleen boluntariotzaren ezaugarriak identifikatzea.
- Zaintzaren inguruko balio partekatuak sustatzea.
- Gizarte- eta osasun-arloan gizarte-berrikuntza sustatzeko hezkuntza-edukiak lantzea.
- Belaunaldien arteko boluntariotza bultzatzea.
Zer ekar diezaguke?
Proiektuak esperientzia pilotu bat eskain dezake biztanleriaren zahartzearekin eta horrek lurraldeko demografian duen eraginarekin lotura zuzena duten arloetan. Proiektuak, bokazio argi batetik, Gipuzkoako gizartearen eta kulturaren eraldaketarako aukera berriak identifika ditzake esparru sozio-sanitarioan.
2018
- Aubixa Fundazioa
- Lanbide Heziketako zentroak
- Adinekoen zentroak
- Gazte-elkarteetako ordezkariak
- Adinekoen elkarteetako ordezkariak
- Adituak
- Boluntarioak