Atzealdea Lkaleak

Baterako sorkuntza proiektu bat da, non adinekoek, komunitateko beste pertsona eta eragile batzuekin batera, lankidetza bitartekoak eta sareak irudikatzen, diseinatzen eta martxan jartzen dituzten

Zahartzea
Kohesio Soziala
Herritarren Proiektuak
Amaituta
donostia

Zer lortu nahi dugu?

LKaleak Donostia Lagunkoia Hiriko Planaren proiektu bat da, Egia auzoan garatzen ari dena; baterako sorkuntza proiektu bat da, non adinekoek, komunitateko beste pertsona eta eragile batzuekin batera, lankidetza bitartekoak eta sareak irudikatzen, diseinatzen eta martxan jartzen dituzten, bakardadea, isolamendua, gaixotasuna edo energiarik eza bezalako errealitateak sortzen direnerako laguntza eta arreta bermatzeko.

 

Nola lortuko dugu?

LKaleak proiektuak bi norabidetan egiten du lan:

  • Komunitatearen aktibazioa, adinekoen eta ingurune hurbilaren arteko lotura erraztuko duten komunitate sareak diseinatzeko.
  • Prozesuaren sistematizazioa, hura ebaluatu eta haren ikaskuntzak transferitu ahal izateko, erabili nahi dituen beste ingurune batera.

 

Zer ekar diezaguke?

Adinekoen eta beren eguneroko bizitzaren ingurune hurbiletan dauden pertsonen eta eragileen arteko loturak eta harremanak (berr) ehuntzeko erronkari aurre egiteko kontuan hartu beharreko elementuen identifikazioa.

Deialdia

2017

Parte-hartzaileak
  • APTES
  • Donostiako Udala
  • Deustuko Unibertsitatea