Atzealdea Langileen Partaidetza

Langileen Partaidetza proiektua Gipuzkoako enpresetan langileen parte-hartzea sustatzeko ekimena da.

Ekonomia
Partaidetza
Gizarte Berrikuntza
Lehiakortasuna
Proiektu Esperimentalak
Amaituta
Langileen Partaidetza

Zergatik egiten dugu?

Langileek enpresetako erabaki eta kudeaketa prozesuetan parte hartzeak pertsonen ongizatea areagotzen, enpresen lehiakortasuna bultzatzen eta lurraldearen kohesioa indartzen du. Oso garrantzitsua da modu parte hartzaileagoak artikulatzea langileek rol garrantzitsua bete dezaten erakundeen antolakuntzan.

 

Zer lortu nahi dugu?

Langileen Partaidetza proiektua Gipuzkoako enpresetako langileen parte hartzea sustatzeko ekimena da. Horretarako, honako hau egitea proposatzen dugu:

  • Esperientzia pilotuen bidez prozesu parte hartzaileak abiaraztea, horietatik ondorioak atera eta politika publikoetan txertatzeko.
  • Langile parte hartzaileen eta parte hartze eredu arrakastatsuak dituzten enpresen kopurua areagotzea.

 

Nola lortuko dugu?

  • Enpresentzako babes/ pizgarri ekonomikoetan oinarrituriko hainbat mekanismo abian jarrita.
  • Parte hartzeko prest dauden enpresen eta langileen diagnostikoa egiteko doako tresnak diseinatuta.
  • Munduko beste eskualde batzuekin eta nazioarteko adituekin esperientziak trukatzeko bisitak antolatuta.

Gainera, proiektuak bost arlo handi jorratzea aurreikusten du:

  • Parte hartze prozesuak praktikan jartzea lurraldeko enpresetan.
  • Praktikan jartzearen emaitzak aztertzea.
  • Enpresen inguruneko erakundeen lankidetza bultzatzea.
  • Sentsibilizazioa eta parte hartze ideiaren komunikazioa bultzatzea.
  • Parte hartze prozesuetarako babes ekonomikoa ematea.

 

Zer ekar diezaguke?

Proiektuak ondorio positiboak izango ditu lan ingurunean, eta konfiantza eta errespetu giroa sortuko du. Parte hartzea talentua erakartzeko eta atxikitzeko balio handiko tresna da. Enpresa bateko kide guztien inplikazio eta parte hartze handiagoak murriztu egiten ditu deslokalizazio edo ixte presioak, lanpostuei eustea ahalbidetuta.

Deialdia

2016

 

Lotutako edukia

Dokumentuak

Lotutako bideoak

Joseba Mandaluniz: Ekide enpresaren esperientzia
Etorkizuna Eraikiz, experiencias piloto
Etorkizuna Eraikiz: Alemaniako kudeaketa partekatuko eredua / El modelo alemán de cogestión
Solasaldia: Alemaniako kudeaketa partekatuko eredua / Coloquio: El modelo alemán de cogestión
Markel Olano: Alemaniako kudeaketa partekatuko eredua / El modelo alemán de cogestión
Josef Schelchsorn: Alemaniako kudeaketa partekatuko eredua / El modelo alemán de cogestión
Langileen partaidetza enpresetan / Participación de los trabajadores en la empresa
Luis Miguel Arrese: Tarte enpresaren esperientzia
Gorka Sudupe: Ormola enpresaren esperientzia
Sarah Deas: Langileen partaidetza enpresetan
Ainhoa Aizpuru: Langileen partaidetza enpresetan / Participación de los trabajadores en las empresas

Ikusi bideo gehiago