Atzealdea Kontsumitzaile gazteak eta bertako produktuak hurbiltzea

Helburua da Millennial kontsumitzaileari buruzko ezagutza sortzea eta zabaltzea tokiko enpresen artean

Ekintzailetza
Osasuna
Ingurumena
Iraunkortasuna
Gazteria
Gizarte Berrikuntza
Misioak
Amaituta
Kontsumitzaile gazteak eta bertako produktuak hurbiltzea

Zergatik proiektu hau?

Proiektu honen helburua da Millennial kontsumitzaileari buruzko ezagutza sortzea eta zabaltzea tokiko enpresen artean, enpresa horiek beren produktuak segmentu gazteenak balioesten dituen behar eta ezaugarrietara egokitu ahal izan ditzaten. Izan ere, segmentu horiek tokiko produktuak hazteko aukera handiena dute, eta, gainera, jasangarritasunarekiko sentsibilitate joera handia erakusten dute.

Nola egin dugu?

Proiektua hainbat fasetan gauzatu zen:

  • 1. FASEA: Ulertu. Helburua izan zen merkatuaren azterketa bat egitea eta bertako produktuen salmentak eta joerak ezagutzea. Horrek balio izan zuen kontsumitzailearekin hurrengo interakzio faseak garatu ahal izateko.
  • 2. FASEA: Kontrastatu. Ondoren, Euskadin eta gazteen segmentuan oinarritutako kontsumitzaileen azterlan bat egin zen, bertako produktuen kontsumo ohituretan izan dituzten aldaketak eta bertako produktuekiko duten sentsibilitatea eta pertzepzioa ulertzeko.
  • 3. FASEA: Esperimentatu. Aurreko faseko talde adierazgarriak hautatu ondoren, bi FOCUS GROUP egin ziren, azterlana informazio kualitatiboarekin osatzeko.
  • 4. FASEA: Zabaldu. Gipuzkoako Foru Aldundian egindako hedapen jardunaldi batean, azterlanaren emaitzak aurkeztu zitzaizkien Basque Food Clusterreko bazkideei eta tokiko enpresei.

Zer ekarpen egin du proiektuak?

Azterlan hori egin ondoren, ondorio hauek atera dira:

  • Euskadiko Millennial biztanleriaren erosketa faktore espezifikoak identifikatu dira.
  • Millennialen eta aurreko belaunaldien erosteko ohituren arteko desberdintasunak identifikatu dira.
  • Kolektibo hori guztiz heterogeneoa da, eta askotariko profilak ditu. Bizitzako lehentasunak eta etapak asko aldatzen dira, eta horrek eragotzi egiten du belaunaldi hori talde homogeneotzat hartzea.
  • Millennialek ingurumenarekiko kontzientzia handia erakusten dute, eta bertako produktuak erosteko borondate handiagoa. Hala ere, askok diote ezin dituztela erosi, prezioa dela eta.
  • Millennial belaunaldiak nahiago ditu erosketa kanal ez tradizionalak, eta horrek esan nahi du bertako produktuak eskuragarri egon behar dutela retail kanalean, biztanleriaren segmentu horretara iristeko.
Deialdia

2022

Parte-hartzaileak
  • Prosumerlab
  • Basque Food Cluster