Lehen sektorean bizi eta lan egiten duten pertsonek zailtasun handiak dituzte ingurune horretan bizirauteko, erronka ekonomiko, kultural eta ingurumenekoak direla eta. Bestalde, landa-ingurunea bereziki kaltebera da, eta klima-aldaketari aurre egiteko ezinbesteko eginkizuna du. Hori guztia kontutan hartuta, klima batzarra landa eremua eta klima aldaketa uztartuko dituen herritarren deliberazio prozesua da.
Zer lortu nahi dugu?
Klimaren Asanblada Herritarraren xedea bikoitza da. Batetik, klima aldaketari aurre egiteko eman behar diren urratsak aztertu, jabetu eta gauzatzeko herri konpromisoa bilatzea. Bestetik, herritarren parte-hartze aktiboa ahalbidetuko duen modu parte-hartzailea sustatzea. Demokrazia deliberatiboa.
Nola lortuko dugu?
Fase ezberdinetan oinarritutako proiektua dugu. Lehen fasean, herritarren interesa piztu, proiektuaren aurkezpena. Horretarako, jardunaldiak burutuko dira eta nazioarteko esperientziak ekarriko ditugu. Ondorengo faseetan, herritarrak parte hartzea ahalbidetuko duten urratsak emango dira, beharrezko mekanismoak martxan jarrita.
Zer ekar diezaguke?
Herritarren parte-hartzea sustatzea klima aldaketak berarekin dakarren konplexutasunaren aurrean. Adostasun zabalean oinarritutako sakoneko aldaketak bultzatzea.
2021
- Olaso Dorrea Fundazioa
- Arantzazulab